'Counting with Fingers' ume eta gazteentzako ingelesezko matematika tailerrerako azken tokiak libre

14.12.16
Udal Liburutegia

Liburutegiak, gaur egun atzerriko hizkuntzak ezagutzearen garrantziaz jakitun izanda, hiruhilabeteko honetan haur eta gazteei zuzendutako "Counting with fingers" ingelesezko matematika tailer ludiko eta hezigarriak antolatu ditu. Azken saioa larunbatean, abenduak 17,  izango da Lobiano Kultur Gunean, eta  12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduko zaie.

Aipatutako tailerreko parte-hartzaileek adinaren arabera egokitutako hiru ekintza desberdin burutuko dituzte. Ekintzen horien artean: mosaikoak, gomiedroak (gominolez egindako poliedroen tailerra), mapak koloreatu, jolas geometrikoak Tangram-ekin, estrategia josasak, grafoen tailerra, kriptografia eta zenbaki handien tailerrak landuko dira. Matematika-Txokoko matematiketan lizentziatutako begiraleek  dinamizatuko dituzte.

Izena ematea Liburutegian egin behar da abenduaren 15a baino lehen,  943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: umearen izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia,  jaiotze data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.  Ume baino plaza gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira.Onartutako pertsonen zerrenda eta itxaron zerrenda
Anima zaitezte! Aukera aparta duzue matematika eta ingelesa modu dibertigarri eta desberdinean deskubritzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat