Lobiano beteta norbere burua babesteko neurrien inguruko hitzaldian
Ertzaintzaren Eibarko Ertzain-etxeko agenteek norbere burua babestu beharraz eta horretarako gomendagarri diren neurrien inguruko hitzaldiak jakin-mina piztu zuen atzokoan eta Lobiano auditorioa txiki geratu izan zen interesdun guztiak hartzeko. Laurogeita hamar pertsona baino gehiago -93 zehatz-mehatz- bertaratu ziren Gizarte Ongizateko zinegotzigoak antolaturiko ekitaldira. Saio atsegin eta entretenigarria izan zen, bildutakoek gertaturiko hainbat kasu praktikoren simulazio bideoak ikusi baitzituzten, horien inguruko zalantzak eta galderak planteatuz agenteei egitea gomendagarri denaren bila.
Ertzainek gomendagarri diren kontseiluak eman zizkiguten herritarroi oro har eta edadetuei bereziki babesteko beharraz jabetu gaitezen eta neurriak har ditzagun portaletan lapurtuak ez izateko edota banketxera tramiteak egitera goazenean –kutxazainean nahiz leihatilan eskudirua atera edo sartzera, eta abar-. Eta baita maiz eta ziklikoki ezagutzen ditugun iruzur eta maulen inguruan nola jokatu behar duten, hainbatek bihotz oneko pertsonez aprobetxatzen baitira bide horiek erabilita, bereziki edadetuak badira.
Azkenik, edozein susmo izan edo lapurreta edo ebasketa baten biktima izanez gero, autorearen edo autoreen ezaugarri fisikoei eta arropei buruzko ahal bezainbeste datu gogoratzen saiatu behar dugu; segituan, Ertzaintzara deitu behar da, doako 112 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko