'Supervivencia al Maltrato Machista' hitzaldia gaur Emakumeen Topalekuan
Gaur abenduak 15, ezin duzue Supervivencia al Maltrato Machista hitzaldia galdu. Hitzaldia, arratsaldeko 18:00tan, Ermuko Emakumeen Topalekuan izango da. Ermuko Tratu Onen Aldeko Plataformarekin batera, Nerea del Campo, Mujeres al Cuadrado M2 elkarteko kide dena, izango dugu gurekin. Kasu honetan, elkarteak biktimei laguntzeko egiten duen lanaz mintzatuko da eta bere esperientzia eta bizipenekin, mota horretako elkarteek eskaintzen duten laguntza zein den hobetu ulertzeko aukera izango dugu.
Elkarteak indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiei laguntzea, haien ondean egotea, aholkuak ematea eta haienganako enpatia erakustea du helburutzat, baita gaur egun elkartea osatzen duten bazkideei laguntzea ere, indarkeria matxistaren biktima izan baitira. Bide horretan, borrokan aurrera dihardute genero berdintasuna eta indarkeriarik gabeko jendartea errealitate bihurtu arte. “Erasotzaileak ez du onartuko baina ZUK BAI sentitzen duzu. Zure hizkuntza berbera hitz egiten dugu. Zuri entzuteko eta edozertan laguntzeko prest gaude.”
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu