Ermuko Atletismo Taldea Lugon izan da motorrak berotzen

16.12.16
Kirolak

Ermuko atleta gazteak jada hasi dira kirol denboraldi berrirako prestaketa lanekin, datozen lehiaketetan duten onena eman eta gustura aritzeko. Pasatu den astean, Konstituzioko zubia aprobetxatuz, Lugon izan dira, Galizian, kontzentrazioa egin eta entrenatzeko.

Abenduaren 7tik 11ra bitartean, Ermuko kirolariek entrenamendu saio gogorrak izan dituzte, eta goiz eta arratsaldez egunean bost orduko jardunak izan dituzte. Dena dela, laguntasunaz eta lankidetzaz gozatzeko tartea ere izan dute, baita ''mannequin challenge'' dibertigarri bat grabatzeko ere. 15 atleta eta entrenatzailez osatutako taldetxoa izan da Lugon, eta kirol arloan ez ezik, arlo pertsonalean ere asko ikasi dute.

Jarraian duzuen bideoan, Galiziako egunek emandakoa eta gure kirolariak nola entrenatu diren ikusi dezakezue, Antonio Cid lankide eta entrenatzailearen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira