Aitor Hernandezek denboraldiko bostgarren garaipena lortu du Oñatiko proban

19.12.16
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Impulso) garaipena lortu du asteburu honetan Oñatin, Euskal Federazioko egutegiaren barne dagoen lasterketan. Eguraldia dela eta, Valentzian izan behar zen Espainiako Kopako azken proba meteorologia arazoengatik bertan behera geratu zen eta ermuarrarentzat ona izan da.

Oñatin ere eguraldiak ez zuen eguna alaitu, eta behe-lainoa goiz guztian zehar lasterketa girotzeko geratu zen. Egoera horrek, konplexua eta gogorra zen ibilbidea zailagoa egin zuen, hala ere, Aitor Hernandezek ez zuen arazo handirik izan hasieratik eta amaierara arte lasterketako lehenengo postuan ibiltzeko.

Proba amaitzean, Specialized-Ermua Impulsoko txirrindulariak ondorengoa komentatu zuen: «Lasterketa gogorra eta teknikoa izan da, Oñatin ohikoak izaten dira horrelakoak. Ibilbidea lokaztuta zegoan, behe-lainoak ez du batere lagundu eta lasterketa konplexuagoa egin du. Irabaztea beti polita da, eta gainera hurrengo lasterketatan gogotsu jarraitzera bultzatzen nau. Denboraldiko azken txanpan sartzen gara, irteera internazionalak ditugu eta, hiru astetan, Espainiako Txapelketa. Orain arte bezala ibiltzeko lan egiten jarraitu behar dugu».

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira