‘Bizitzako onena elkarrekin egiten dugu’ Caritasen leloa 2016ko Gabon kanpainan

19.12.16
Gizartea

Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetarako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, egoera larrian daudenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali digu orain egun batzuk. Eskutitzean esaten duenez gure etxeetara jo du egiten duen lanaren berri emateko eta gure diru-laguntza eskatzeko. Idatzian Caritasek dio “gure atea jotzen duela, gure inguruan egoera larrian daudenen artean banatuko duen diru-laguntza eskatzeko”. Aurrerago dioenez, “jakin badakite dirua eskatzeko ez dela unerik egokiena eta ezinezkoa bazaizu ulertuko dugu”.

Idatzi horretan aurreko urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere, lurraldean ‘Bizitzako onena elkarrekin egiten dugu’ titulua duen kanpainaren hiru orrikoa ere sartu dute. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.

Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 103 pertsona edo familiei laguntza eman zaiela. Horrez gaiz, hainbat heziketa eta trebakuntza ikastoro ere antolatu ditu gizarteratze heziketaren barne, horietan guztira 62 pertsonek parte hartu dutelarik; haurtzaroan 15 ume, jostun gintzan 16; sukaldaritzan 18 eta eskulanetan beste 13. Herriko Ekorropa dendak aldiz, 24.142 jantzi berreskuratu, egokitu eta merkaturatu dituzte, non bertako lanpostuak mantendu diren.

Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 7.858,50 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 39.045,78 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 51.549,94 eurotakoak. 2015eko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:

Gastuak eta diru-sarrerak
Gastuak Kopurua Diru-sarrerak Kopurua
Diru-laguntzak familiei 34.920,32 Gabonetako diru-bilketa 2.863,88
Larrialdietarako diru-laguntzak 1.024,13 Gabonetako diru-bilketa etxeetan 7.858,50
Trebakuntza eta lan.munduratzea 971,81 Bestelako kanpainak 3.841,13
Moldiztegia eta fotokopiak 1.075,87 Jasotako emariak 2.388,00
Argindarraren hornidura 840,00 Elizbarrutiko fondoak 34.599,31
Telefono/fax gastuak 348,08    
Posta-gastuak 61,58    
Boluntarioen gastuak 125,00    
Guztirak 39.045,78   51.549,94

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.