Liburutegiak 200 ale gehitu dizkio bere fondoari, irakur zaletasuna sustatzeko proiektuagatik

20.12.16
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak 200 aleko liburu sorta jaso du sari gisa, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz, urtero irakurzaletasuna sustatzeko urtero deitzen duten kanpainaren barne.

Azken edizioetan, gure liburutegiak kanpaina horretan hainbat aldiz jaso izan ditu aipamen eta sariak jarraian. Bertako langileen urtez, hori horrela izateak bertan gauzatzen duten lana eta proposamenak aintzat hartu eta oniritzia ematea kontsideratzen dute. Horrez gain, ezohiko bide horretatik liburutegiko fondoa asko hasi da, tituluen aukera zabala eskuratuz. Aurten jasotako sortaren barne haur eta gazteentzako 159 ale  daude eta beste 54 liburu helduentzat, gehi hainbat aldizkariren urteko harpidetza..

Udal liburutegiak aurten aurkeztu duen proiektuak “Pretexto cómic o cómo leer a través del túnel” du izena. Proiektu horretan bi jarduera garrantzitsu biltzen dira: batetik, urteko lehen hiruhilekoan gazte eta helduen artean komikien irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina egin zen. Horren barnean, ikastetxeekin adostutako tailerrak, irakurketa klubak eta idazleekin literatur topaketak egin ziren. Jarduera guzti horiek Athletic Fundazioaren laguntzaz burutu ziren.

Bestetik, Anthony Brownek idatzitako “El túnel” liburuan oinarritutako erakusketa izan zen, umeekin literatur solasaldiak egiteko abiapuntu gisa erabili zena. Erakusketa herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietatik pasatu zen otsailetik ekainera bitartean, eta 1.100 umek bisitatu zuten. Jarduerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, 80 irakaslek formakuntza saioetan parte hartu zuten erakusketa eta solasaldi literarioen dinamizatzaile lanak egin ahal izateko.

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50.000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean