29 dendek parte hartuko aurtengo Gabon erakusleihoen herriko lehiaketan
Hogeita bederatzi dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko VII. lehiaketan. Izena eman dutenek jada apainduta dituzte erakusleihoak. Hortaz, herritarrok dendetatik pasa gaitezke lanak ikustera eta webgune honetan uzten dizuegun herri bozketan parte hartu eta gustukoena aukeratzera. Bozketa zabalik mantenduko dugu urtarrilaren 5eko gauerdira artean. Bozketan parte hartzen duten guztien artean, establezimenduek emandako produktu sorta zozketatuko da.
Bozka emateko formularioa lasterbidez baliatuz uzten dizuegu.
Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian. Parte hartzaileek erakusleihoak jantzita eta prest eduki behar dituzte inskripzioa itxi eta biharamunetik datorren urteko urtarrilaren 6a bitartean. Egun horietan, erakusleihoek argiztatuta izan behar dute, gutxienez gaueko 10ak bitartean.
Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz.
Lotutako albisteak
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean