Markos Gimeno ermuarraren Skizopozik errezitaldia ostiralean aurkeztuko da Lobianon

21.12.16
Kultura eta Gazteria

Ostiralean, Markos Gimeno artista ermuarrak SkizopozikS lana aurkeztuko du. Berak deskribatzen duen moduan, errezitaldi hitzperimentala da. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoaonstage. Ekitaldia ostiralean izango da Lobianon gaueko 22.15etik aurrera. Sarrerak 5 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazain sarean nahiz bere webgunean.

Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abian jarri zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin "131 AZA, Palindromo ariketak"  liburua auto ekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.

Blogean zein Twitterren bestelako "hitzperimentutan" ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten "poemak".

Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.

Leer es iracurrar.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian