Body Combat kirol erakustaldia, elikagai bankuaren alde

23.12.16
Gizartea

Knockout elkarte eta gimnasioak eskaini eta lantzen dituen modalitateko kirol baten erakustaldia eskainiko du gaur, zeinak helburu solidarioa izango duen bilduko dituen produktuak Elikagai Bankuari emango baitizkio. Jarduera Body Combat modalitateko maisu saioa izango da, gaur arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera egingo dena herriko Orbe Kardinalaren plazan. Euria eginez gero, jarduera udal merkatu plazan egingo da. Jarduera honetan laguntzaile dira herriko udala eta Galiziako Kultur Zentroa.

Antolatzaileek kartela prestatu dute ekimenaren berri emateko eta horretan iragartzen denez parte hartuko duten kirolariak Adhara Ausserladscheider; Maider Martinez, Joseba Villate, Claudia Chackelson, eta Isabel Gómez dira. Antolatzaileek horretan diotenez elikagaia bildu nahi dituzte “Eguberriaren izpiritua gehien behar dutenei ere iritsi dakien”. Hori horrela, ikuskizuna jarraitzen direnei denbora luzean iraungitzen ez diren produktuak eramateko eskatzen dute, emariak udaleko gizarte-ongizate sailak bildu eta Elikagai Bankuaren eskuetan jartzeko. Gizarte-ongizate sailak iraungi gabe luzaroan mantentzen diren produktuen zerrenda proposatzen digu, esaterako: kontserba latak (frutak, tomatea, barazkiak...), azukrea, kafea, gatza, olioa, gailetak...

Antolatzaileek, aldez aurretik, bere esker ona agertzen dizkigute.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean