Aitor Hernández Euskadiko txapeldun Berrizen

26.12.16
Kirolak

Specialized – Ermua Impulso taldeko Aitor Hernández txirrindulariak denboraldiko seigarren garaipena eskuratu du larunbat honetan Berrizko Ziklokross Sari Nagusian. Proba horri esker, euskal egutegiko azken aurrekoa, laugarren aldiz Euskadiko Txapelketa eskuratu du ermuarrak.

Lasterketako lehenengo uneetatik jada garbi ikusten zen Aitor Hernándezek nagusitasunez egiten zuela aurrera. Dena dela, txirrindularia lasaitu egin zen amaiera aldera, gaur astelehena Belgikan, Zolderren Munduko Txapelketan lehiatzen baita.

Euskadiko laugarren txapela eskuratu ostean, Specialized – Ermua Impulso taldeko txirrindulariak azaldu zuen “zirkuitu gainean oso lasterketa polita” izan zela: “Oso irristakorra, gogorra eta teknikoa zegoen zirkuitua, eta zati asko oinez egin behar ziren, ezin baitzen bizikleta gainean pasa handik. Orain gauzak prestatu eta bagoaz Belgikara, ea Zolderren lasterketa ona egiten dudan. Gabonak pasatzeko modu ezberdin bat da!”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira