Kirola eta festa 2016. urteari amaiera borobila emateko

27.12.16
Kirolak

Herri askok eta askok urteko azken egunean lasterketa herrikoiak egiteko ohitura dute, eta Ermua ez da atzera gelditzen. Abenduaren 31n San Silbestre lasterketaren zazpigarren edizioa ospatuko da herrian, Gaztela Leongo Atletismo Taldeak antolatuta eta Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak, Udal Kirol Erakundeak eta Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) lagunduta.

Azken urteetan harrera oso ona izan du lasterketak. Adin guztietako pertsonek parte hartu izan dute bertan, jai giroan, eta asko, gainera, mozorro dibertigarriekin ateratzen dira urtearen amaiera ospatzera.

Proba larunbatean 17:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta parte-hartzaileek guztira bi kilometro eta erdi egingo dituzte korrikan, oinez, bakarrik, taldean… bakoitzak nahi duen moduan. Baldintza bakarra aipatutako orduan plazara gerturatzea da, kirola eginez arratsalde ederra pasatzeko prest eta datorren 2017. urteari ongietorria emateko.

Jarraian lasterketako kartela eta aurreko edizioko zenbait argazki ikus ditzakezue. Anima zaitezte, eta parte hartu urteko lasterketarik dibertigarrienean!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira