Martiriok urteko agenda kulturala itxiko du ostiralean Ermua Antzokian
Urteko azken ostiral honetan, hilak 30, Martirio musikaria dator Ermua Antzokira gaueko 22:15etatik aurrera. 80. hamarkadan Jarcha taldeko kide, eta ondoren, Kiko Veneno eta Pata Negrarekin batera, Veneno taldea sortu zuten, ondoren 1986an “Estoy Mala” bere lehen diskoa argitaratu zuen Martiriok. Hortik aurrera etengabe aldatzen ari den artista baten karrerari eman zion hasiera, eta bide-urratzaile izan zen Espainia eta hegoamerikar musika herrikoiaren bitxiak berreskuratzen. Ekitaldi honetan, bere semea den Raul Rodriguez gitarristarekin batera oholtza gainera igoko da Martirio.
Bere irudi sofistikatu eta misteriotsua da artista abangoardista honen aurkezpen-txartela. Bizirik dagoen abeslaria, beti jakinguratsua eta modernoa, horiek dira Martirio hobeto definitzen dituzten hitzak. Pasadan azaroan Egungo Musiken Sari Nazionala jaso zuen, 30.000 euroko diru-sariarekin batera. Bere abestietan kantatzen duen moduan hitz egiten du, beratasun eta grazia berdinarekin, pasioz eta originaltasunez. Artistaren hitzetan, “Emozio handia sentitzen dut, eta poztasun kolektiboa ere, saria hau beraien abestietan sinesten dutenentzat, ikusleekin konektatzen eta transmititzen saiatzen direnentzat baita etika eta estetika zaintzen saiatzen direnentzat ere zuzenduta dagoen saria da”.
Ermuko agenda kulturaleko azken ekitaldiaz gozatzeko aukera ezin hobea da ostiraleko kontzertua. Sarrerak 12 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu