Dohako azterketa medikoak Ermuko kirolarientzat
Gaurtik aurrera eta urtarrilaren 17ra arte Ermuko kirolariek, doako azterketa medikoak egiteko, izena emateko epea zabalik izango dute. Azterketa horiek posible izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiak, zeregin horretarako, bidaliko duen unitate mugikorrari esker.
Azterketak, otsailaren 2tik 8ra artean egingo dira, goizeko 09:30etatik arratsaldeko 15:45era bitartean, ostirala eta asteartea izan ezik, goizeko 12:15etan bukatuko baitira. Probak M.A. Blanco Udal Kiroldegiaren aurrean egingo dira, udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten 18 urtetik gorako ohiko kirolariei edota amateurrei.
Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Udal Kiroldegian. Izena emateko epea abenduaren 29tik urtarrilaren 17ra bitartean zabalik egongo da. Eskuragai 26 leku daude, kopuru hori baino interesatu gehiago baldin badago, lekuak zozketaz esleituko dira. Zozketa urtarrilaren 18an, asteazkena, egingo da goizeko bederatzietan.
Kirola eta osasuna
Ariketa fisikoa aisialdiko jarduera gisa ez ezik, Bizkaiko Foru Aldundiak kirola osasunaren sinonimo gisa bultzatu gura du, betiere kontrol-baldintzen menpean. Horretarako, erakunde honek Kirolaren Medikuntzako Unitate Mugikorra jarri zuen martxan iaz, udal instalazioetan kirola egiten duten pertsona guztiei arreta emateko eta azterketak egiteko.
Baliabide tekniko eta informatiko berrienak ditu eta batez ere prebentzioa da beraren helburua. Osasun azterketa orokorrak eta oinarrizko azterketa bereziak egiten ditu. Ebaluazio fisikoetan ikusten diren arazoak zuzentzeko aholku eta gomendioak ematen ditu. Ibilgailuan ergometria edo esfortzu-testak egin daitezke. Horixe da unitate honek ekarri dituen berrikuntza nagusietako bat.
Ekimenaren nondik norakoak
- Nori zuzendua: Udalen kirol instalazioak erabili ohi dituzten 18 urtetik gorako kirolzale edota amateurrak.
- Aldez aurretiko izen-ematea: Abenduaren 29tik urtarrilaren 17ra arte. M.A. Blanco Kiroldegiaren harreran.
- Zozketa eguna: Urtarrilaren 18an, goizeko 09:00etan, Kiroldegiko Bulegoetan.
- Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 26 pertsona.
- Azterketa medikoak burutzeko egunak: Otsailaren 2a eta 8a artean.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke