Azterketa garaiko ordutegia ezarriko du liburutegiak urtarrilean

30.12.16
Udal Liburutegia

Urtarrilaren 2an, astelehena, azterketa garaiko ordutegi berezia jarriko du indarrean Ermuko udal liburutegiak. Hori dela eta, ohiko ordutegiak aldatu egingo dira.

Urtarrilaren 2tik, astelehena, hilaren 31ra, asteartea, liburutegia 9:30etik gauerdira arte irekiko da astelehenetik ostegunera; hau da, 13 ordu eta erdiz egongo da zabalik etenik gabe. Ostiraletako ordutegia ohikoa izango da, 09:30etik 20:30era, alegia. Halaber, urtarrileko asteburuetan liburutegiko ordutegia 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da, larunbat zein igandeetan.

Azterketa garai honetan, liburutegia ikasketa gela moduan soilik irekiko da. Beraz, larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan eta arratsaldeetan, ikastera doazen pertsonei soilik emango die zerbitzua. Larunbat goizetan, aldiz, liburutegiak herritar guztiei eskainiko die zerbitzua.

Behin azterketa garaia amaituta, liburutegia larunbat goizetan ere irekiko da, 9:30etik 13:30era, eta ohiko zerbitzu guztiak emango ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat