X. 'Olentzerori gutuna' lehiaketan saritutakoen zerrenda ezagutzera eman da
Udal Liburutegi eta Euskara zerbitzuek aurtengo Gabonetan eta ‘X. Olentzerori gutuna’ lehiaketan parte hartu eta zozketa bidez saridun suertatu diren herritar guztien zerrenda ezagutzera eman dute. Dakigunez, ikazkina larunbat arratsaldean etorri zitzaigun gure herrira urte zaharrari agur eta berriari harrera egiteko –ohiko legez urteko azken egunean-. Bezperan liburutegitik pasa eta ermuarrok idatzitako eskutitz guztiak jaso zituen, bakoitzaren nahi eta desioak ezagutzeko parada izanik.
Nolanahi, norbanako bakoitzari berea utzi aurretik parte hartu eta –zozketa bidez- saridun suertatutakoei oparitxo bana utzi zien. Ostiralean, horiek banatzeko ekitaldia egin zen liburutegian. Ekitaldian argazkiak atera baziren ere, jasotakoak eskasak direnez baliozkotzat jo ditugunak besterik ez dizkizuegu eskaintzen.
Saridun zerrenda ondorengoek osatzen dute:
Saritutakoen zerrenda
| Kategoria | Izen-abizena |
|---|---|
|
2 urte |
Izaro Martínez |
| 6 urte | Eneko Seoane |
| 7 urte | Leire Burdell |
| 8 urte | Oier Luque |
| 9 urte | Endika Jato |
| 10 urte | Leire de la Peña |
| 11 urte | Malen Vicente |
| 12 urte | Daniel González |
| 13 urte | Paula Valenzuela |
| 14 urte | Gizane Ochoa eta Saioa Aransolo |
| 15 urte | Hutsik |
| 16 urte | Ikram El Aarrass |
| 17 urte | Ilyass El Aarrass |
| 18 urtetik gorakoak | Ainhoa Delgado |
Zorionak guztiei eta mila esker lehiaketan parte hartzeagatik.
Azpian sari banaketa ekitaldian hartutato hainbat argazki uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko