Ormaiztegin 2. izan ondoren, Hernandezek igandean aukerak izango dituela uste du

02.01.17
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak garaipenetik hurbil izan zen larunbatean Ormaiztegin, Txirrundilaritzako Euskal federazioak antolatu zuen 2016ko azken ziklokros lasterketan. Ermuarra bigarren helmugaratu zen Javier Ruiz de Larrinagaren atzetik, bederatzi segundo geroago. Hori horrela, podiumeko bigarren lekuarekin ados izan behar. Denbora eta gainerako xehetasunak, sailkapen orokorrean dituzue.

Gurpiletan izan zen lasterketaren gakoa. Aitorrek ez zuen asmatu eta sikukoak jarrita ekin zion probari, hirugarren itzulian gelditu eta aldatu behar izan zituelarik, zirkuituaren baldintzei askoz hobe egokitzen baitzitzaien. Gurpilak baita ere izan ziren gako Ismael Estebanentzat, bi zulatu jarraian aukerarik gabe utzi baitzuten.

Lasterketa amaitu ondoren, Aitor Hernandez pozik agertu zen. Honako hitzak utzi zizkigun “sentsazio onak izan dituk, bereziki bukaera aldean indartsu aurkitu naizelako. Sikuko gurpilak hautatzea erabaki okerra izan da eta hasieratik Larrinagak atzean utzi nau, tartea irekita. Hirugarren itzulian gurpilak aldatu izan ditudan arren, ezin izan dut harrapatu. Gurpiletako zulatuak Estebanen aukerak mugatu dituzte baita ere. Gaur agerian utzitakoak igandean jokatuko dugun Espainiako Txapelketa gogorra izango dugu guztiok eta aukerak izango denok. Ni guztia ematera eta urrearen bila aterako naiz” gehitu zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da