Zine programazio indartsuaz hasiko du 2017a Ermua Antzokiak
Iazko tarifak mantendu dira haurrentzako zinearen salbuespenarekin, hori 0,50 € igo baita
Ostegunean hasiera emango diogu 2017. urteko zine programazioari. Urtarrila honetarako karteleran ditugun edo entrenatzear daudenak hautatu ditugu. Ostegunetako zineklubean lau titulu ikusi ahal izango ditugu, guztiak interesagarriak. Zine komertzialean 8 filma izango ditugu ikusgai, hainbat azken estreinu izanik. Haur eta gaztetxoentzako atalean ere kalitatezko eta dibertsiorako beste hainbeste lan izanik. Horren guztiaren berri emango dizuegu, programazioaren asteroko iragarpenean. Nolanahi ere, urtarrileko eskaintza guztiaren berri izateko, jarrai lasterbideari.
Programazioari hasiera emango diogu ostegunean Park Chan-wook zuzendari Korearraren La doncella lanarekin. Zuzendari honek estilo oso propio eta partikularra du, Stoker tituluarekin erakutsi zuenez. Filma urteko lanik onenen artean kokatu izan da hainbat zine-zerrendetan eta ikusleen saria jaso zuen Sitgeseko jaialdian. Pasioa da istorio honen motor nagusiena, irudi iradokitzailez beterik dagoena. Filma polita eta perbertsoa da, ikuslea harrapatu egiten duena. Hogeigarren mendeko 30. hamarkadan, Japonek Korea okupatua zuen urteetan, neskatila gaztea neskame gisa kontratatzen du emakume japoniar aberatsak, zeina senarraren tiraniapean bizi dena. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko da, zazpi eta erdietan La reina de España titulukoa proiektatuko baitugu, Fernando Trueba zuzendariarena. Azken honek orain hogei urte errodaturiko ‘La niña de tus ojos’ zintaren eta horren pertsonaien bizi-garapena lantzen duena. Parte hartzen duten aktore onen zerrenda itzela da eta, horien artean, ditugu Penélope Cruz, Antonio Resines, Jorge Sanz, Javier Cámara, Rosa María Sardá, Santiago Segura, Chino Darín eta Loles León, besteak beste. Frankoren garaiko Espainiara bueltatzen da Isabel katolikoaren inguruko produkzioa errodatzeko Macarena Granada. Berarekin bat Blas Fontiveros zuzendaria dator, zeina La niña de tus ojos titulutik kanpoan egon dena. Hamazortzi urte beranduago izan arren, itzulerak bazter guztiak harrotuko ditu eta filma bera egitea kolokan jarriko da. Epoka-komedia da, ukituz beterik dagoena eta batez ere aktore sekundario ugari biltzen dituena, pertsonai bakar eta harrigarriei bizia ematen dietenak. Adiskidetasun eta melankolia eskutik datoz lan honetan, argi eta iluntasunez gainezka zegoen Espainiaren isla. Larunbatean ez ezik, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, Mel Gibson zuzendriren Hasta el último hombre titulukoa izango da. Gibson zuzendaritzan interpretazioan baino hobe moldatzen da eta kasu honetan asko dakiela erakutsi digu. Zintza biografiko indartsua eratu du, Desmond Doss mediku militar gaztearen istorio erreala jasotzen duena. Doss izan zen II Mundu Gerran eta Pazifikoko gudan parte hartu izanagatik Estatu Batuetako Kongresuaren ohorezko Domina jaso zuen lehen kontzientzia objektorea. Lana teknikoki eta bisualki ikaragarri ona da. Harrigarria, epikoa, ikuskizun zurgatzailea gerraren kontrako mezu txundigarria duen filma da. Filma onenaren, zuzendariaren eta interpretearen izendapenak jaso ditu Urrezko Puxika sarietarako. Lanak kritikaren alabantza lortu du eta ikusleen babesa. Larunbat gaueko 10etan eta igandea arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haur eta gaztetxoentzako igande arratseko 5etako emanaldian Euskadin egindako marrazki bizidunen azkena ikusi ahal izango dugu: Pixi Post eta opari-emaileak. Euskarazko filma eder honetan samurtasuna, dibertsioa, azerikeriak eta mezu positiboa eskutik bat datozkigu.
Hileroko legez, bonua eskuragai duzue Lobianon nahiz Antzokiko takilan bertan. Urtarrilekoak 14,4 € balio ditu eta horri esker, ikusleak zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara joan ahal izango da 1,2 €ren truke. Ermuko Udalak helduentzako bono eta sarreren prezio bere horretan mantendu izan du, igoerarik gabe. Aldiz, haur eta gaztetxoentzako emanaldietarako sarrerak 0,50 zentimo igo denez, ohikoak 3€ prezio izango du aurten eta 3Dko proiekzio bada, 5€, hurrenez hurren.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu