Duen garrantziagatik, ikas dezagun 'Isiltasuna' baloratzen

05.01.17
Hezkuntza

Isiltasun hitzaz berba edo zarata eza izendatzen dugu. Isiltasunak soinu uhinen gabezia izan dezake edo, baita ere, gizakion entzumenak jasan ditzakeen soinuak ez daudela. Hitza horrek barne du hitz egin gabe egoteak edo pertsonak egin ditzakegun soinurik ez ateratzeak. Gure bezalako gizarte zaratatsuan, isiltasunaren ezaugarria ez da aintzat hartua izan orain denbora gutxira arte. Horregatik, baloratzen eta aintzat hartzen ikasi beharra dugu, praktikan jarri eta egiten ditugun gauzak neurrian egiteko, horren bidez kutsadura akustikoa gutxitzen lagunduko dugulako eta, bide batez, zaratak guregan –osasunean- dituen ondorioak, baita ere.

‘Hortzmuga’ antzerki taldea Ermuan izango da asteburu honetan. Bere kide eta partaideek kale ikuskizun txikiak –mimoak, keinuak eta bakarrizketak- egingo dituzte larunbat arratsean eta igande eguerdian, zarataren inguruko sentiberatasuna areagotzeko asmoz. Esan bezala ikuskizunak urtarrilaren 7 eta 8an egingo dituzte hiriguneko kaleetan. Antzerkiko teknikak, mimika eta eurek sortutako tresnak erabiliko dituzte aktoreek egun horietan, eta bidean topatzen dituzten pertsonekin arituko dira zarata gutxitu beharra agerian jartzeko eta isiltasunaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Ekimenaren sustatzaile da udal Bulego Teknikoa eta jarduera hau zarataren ondorioen inguruan eta horien prebentzioan azken urteetan herriko ikastetxeetan gauzatzen ari diren tailer hezitzaileen lan-ildoan txertatzen da. Programaren xede dira neska-mutilek kutsadura akustikoaren arriskuak identifikatzea; zarata murrizteko euren portaerak aldatzea eta kontzientzia berri hori helduen artean zabaltzeko gai izatea.

Kontzientziazio jarduerak kalean egin ondoren, ekimenak herriko ikastetxeetara jauzia egingo du eta datorren astean, Urte Berriko lehen eskola astean zehar, konpainia bereko artista bikoteak Ermuko ikastetxe ezberdinetara joango dira sarrera, jolastordu edota irteera orduetan. Bertan, ikasleekin hartu-emanean aritzeko ohikoa duten testuinguruan, eta deseroso, molestagarri diren edota zarata eragiten duten jarrerak agerian jarri eta ezabatzeko eskatuko dizkiete.

Ekintza horiek guztiak isiltasunaren, errespetuaren eta tolerantziaren ikuspuntutik landuko dira. Ikasle guztiek ikastetxeetan ikusten dutena kalean eta familiarekin egoten diren espazioetan ere topa dezaketela erakustea da helburua.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko