Ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeak helduentzat
Ermuko Udal liburutegiak ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabaldu du. Jarduera horiek astean behin burutuko dira, maiatzaren amaierara arte.
Ekimen horien helburua giro lasaian hizkuntza bat praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak eskaintzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik. Jarduera horietan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna azaltzea da, inongo titulu ofizialik eskatuko ez bada ere.
Taldeen eskaintza honakoa da:
- Frantsesa: ostegunero, 18:30etik 20:00etara.
- Ingelesa: ostiralero, 18:30etik 20:00etara.
Ekimena doakoa da. Aurtengo ikasturteko frantseseko taldeko lehen bilera urtarrilaren 12an izango da, eta ingeleseko taldekoa, berriz, urtarrilaren 13an.
Izen-ematea liburutegian bertan, telefonoz edo e-mailez biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita egin daiteke, eta interesdun pertsonek izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta aukeratutako hizkuntzan duten maila azaldu beharko dituzte.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat