Udalbatzak Zaldibarren eta Ermuaren arteko muga aldatzea onartu du

12.01.17
Erakundea

Ego ibaiak banatuko ditu bi udalerriak, Forjas Areitio enpresaren ondoan

Ermuko Udalak Forjas Areitio enpresaren inguruan Zaldibarren eta gure udalerriaren arteko udal-mugarteak aldatzea onartu du Osoko Bilkuran. Udalbatzako kide guztiak ados agertu dira, eta saiora bertaratu diren 14 zinegotziek proposamenaren alde bozkatu dute.

Juan Carlos Abascal lehen alkateordeak urtarrilaren 10eko Osoko Bilkuran azaldu duen moduan, Zaldibarko Udaletik etorri da eskaera. Bertan, Ermuarekin duen muga aldatzeko proposamena onartu zuten pasatu den irailaren 29an. Egungo mugen ondorioz, Forjas Areitio enpresa eta Arizti baserria bi udalerrien artean erdizka zatituta gelditzen dira. Izan ere, indarrean dagoen Ermuko Plan Orokorraren arabera, Zaldibarren eta gure herriaren arteko muga M1=3T eta M2 mugarriek zehazten dute.

Egungo mugek eragiten duten zentzugabekeria dela eta, bai Zaldibarrek eta bai Ermuak adostu dute bi herrien arteko muga naturak zehaztuko duela, Ego ibaiaren ibilbideak, alegia, artifizialki zehaztutako lerroen ordez. Horren ondorioz, Ermuari dagozkion 1.496 metro karratu Zaldibarri emango zaizkio, eta aldiz, Zaldibarri dagozkion 5.227 metro karratu Ermuari.

Gai honen inguruan landutako dokumentazio guztia esteka honetan aurkitu daiteke. Gainera, Osoko Bilkura saioko bideoa ere ikusgai dago orrialde berean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n