Ia 3.000 pertsonak gozatu dute opor hauetan Gabonetako Haur Parkean

13.01.17
Gizartea

Guztira 2.909 neskato eta mutikok gozatu dute bederatzi egunez urtero bezala Miguel Ángel Blanco udal kiroldegian antolatu den Ermuko Gabonetako Haur Parkean. Eguraldi hotzak kiroldegiko estalpera erakarri ditu herritar asko entretenimendu bila, eta iaz baino ia 600 bisita gehiago izan ditu parkeak.

Gabon parkea eguberritan gaztetxoek izan ohi duten jarduerarik herrikoiena da, eta aurten bederatzi egunez egon da zabalik, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Abenduaren 31 arratsaldean eta Urte Berri Egunean soilik itxi ditu ateak tarte horretan. Jarduera guztiak, hala nola, puzgarriak, bideojokoak eta ohe elastikoak, Udaleko Kultura sailak antolatu ditu, eta Udal Kirol Erakundearen laguntza jaso du; honek egoitza ipini du, urtero bezala.

Aurtengo berrikuntza nagusietakoa edukiera izan da, 345etik 450era igo baita. Horren arrazoia pistaren albo batean kokatu diren larrialdiko eskailerak izan dira, baimendutako gehienezko edukiera igotzeko aukera eman baitute. Izan ere, aretoan gehienez ere aldi berean sar daitezkeen pertsonen kopurua ezartzeko larrialdi baten aurrean ebakuazio bideak eta horien kapazitateari, pasilloen zabalerari eta eskailerei erreparatzen zaie. Hau da, edozein larrialdi izanik, aretoa bermez hustu eta jendea onik ateratzeko aurreikusten den pertsona multzoa zehazten da.

Aurtengo Gabonetako kanpainan, egunero batez beste 323 pertsona izan dira parkean, eta egunik jendetsuena abenduaren 27a izan da, 408 pertsonarekin. Aurreko urteetan bezala, arratsaldez bildu izan da jende gehien, goizetan baino. Asistentzia datu osoak honakoak dira:

2016/2017ko Gabonetako Haur Parkeko asistentzia datuak
  Goizez Arratsaldez
Guztira
Abenduak 26 81 159 240
Abenduak 27 170 238 408
Abenduak 28 163 200 363
Abenduak 29 128 218 346
Abenduak 30 132 213 324
Abenduak 31 82 Itxita 82
Urtarrilak 2 86 248 334
Urtarrilak 3 107 287 394
Urtarrilak 4 124 273 397
GUZTIRA 1.073 1.836 2.909

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon