Imagen
Ikastaro berriak Jabekuntza Eskolan
16.01.17
Berdintasuna
Urte Berriaren eskutik, Ermuko Jabetze Eskolaren programazio berria ere badatorkigu. Urtarriletik martxora bitartean, hiru ikastaro ezberdin eskainiko dira Emakumeen Topalekuan. Berdintasun Alorrak jada, horien berri eman eta zabaltzen du, bere mikrositearen bitartez. Urteko lau hiru hilabeterako programatu direnak, hiru proposamena dira: Antzerkia jabekuntzarako tresna gisa; Aktibatu zure ahotsa eta, azkenik, Nolakoa da gure parte hartze sozial eta politikoa? Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta bakoitzaren prezioa 5 euro dira. Izena emateko edo zalantzak argitzeko, Ermuko Emakumeen Topalekura (Izelaieta kalea, 12) jo dezakezue, edo bertako 943 171030 telefono zenbakira deitu.
- Antzerkia jabekuntzarako tresna gisa: Mugimendu feministak bere borrokan antzerkia erabili izan du aldaketa-tresna moduan. Tailer honetan tresna hori bere aspektu guztietatik landuko dugu: dialogoak, akotazioak, interpretazioa eta abar aztertuko ditugu. Martxoaren 2tik apirilaren 6a bitartean. Iraupena 15 ordu. Irakaslea: Miriam Herbón. Arratsaldeko bost eta erdietatik zortzietara.
- Aktibatu zure ahotsa: Tailer honen abiapuntua partaide bakoitza izango da, bere gorputza ahots-tresna moduan ikustea eta ahotsen jabekuntza taldean sentitzea. Gure burua berraurki, topatu, aztertu, zaindu eta mimatu nahi dugu, horrela “loturarik gabe, emakume” (abestiak dioen moduan) unea taldekideekin, ahots kolektiboan nahasiz, bizi ahal izateko. Otsailaren 6tik 15ra bitartean, 10 orduko iraupenez izanik. Irakaslea: Zahira Montalvo. Arratseko bost eta erdietatik 8etara.
- Nolakoa da gure parte hartze sozial eta politikoa?: Ikastaro honetan parte hartze sozio-politikoak sexua eta generoa badituela ikusteko aukera izango da. Izan ere, berdin parte hartzen al dugu gizonek eta emakumeok maila sozio-politikoan? Erantzun horiek guztiak, ikastaroan aztertuko dira. Irakaslea: Itziar Mujika. Bi egunetan, bi ordu. Arratseko 6etatik 8etara bitartean.
Lotutako albisteak
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko