Aitor Hernándezek, Italiako Fiuggin sentsazio onak berreskuratu ditu

16.01.17
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak lasterketa Europan korritu du aste-bukaera honetan. Specialized-Ermua Impulso marka daraman ermuarra Fiuggi herrian –Lazzioko lurralde italiarrean- korritu den Mundu Kopako proban jardun du. Ermuarrak bere bere buruari jarritako helburua betetzat jo du, 34. postuan helmugaratu baitzen. Ez dago gaizki, ez. Aitor irteerako postua hobetu eta guzti egin zuen, lasterketa buru ziren taldean sartzerainoko gauza izanik. Lehen hogeita hamar txirrindulari horiekin denbora luzez izan zen, hanka sartze txiki batek eraginda, halako batean beste korrikalari batekin trabatu eta atzerago geratu behar izan zuelarik.Azkenean, esan bezala Hernandez, helmugan eta sailkapen orokorrean 34. izan zen.

Lasterketa bukatu eta gero, Aitor Hernandez pozik agertu zen egindako lanarekin. Bere balorazioa ondokoa da: “Gaur sentsazio onak izan ditut eta pozik nago, aurreko astean eta Espainiako Txapelketan egindakorekin baino askoz hobeto ibili bainaiz. Astindu zitekeen zonaldeetan ondo moldatu naiz, indartsu, hortaz horrekin geratzen naiz, karrera teknikoki zaila izan delako. Bizikletatik jaitsita egin behar zen leku baten laban egin dut eta beste txirrindulari batekin lotuta geratu naizenean, atzeraturik geratu nahiz eta lehen 30. artean sartzeari uko egin behar izan diot”.

Datozen bi lasterketak ere Europan korrituko ditu Aitor Hernandezek, Herbeheretan hain zuzen ere. Larunbatean, urtarrilak 21ean- lehena Rucphen herriak (UCIren C2 mailakoa) eta igandean, 22an, bigarrena Hoogerheiden (Munduko Kopa).

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da