Zarataren inguruko sentiberatasun kanpaina baloratzeko unea dugu, ikastetxeetatik pasa ondoren
Ermuan kutsadura akustikoaren eta zarataren inguruko sentiberatasun kanpainaren barne kaleko ikuskizunak izan ditugu urtarrileko lehen asteburuan. Jarduera udaleko Hirigintza eta Ingurumen alorrek antolatu dituzte eta ‘Hortzmuga’ antzerki taldeak gauzatu.
Antzezleek hainbat baliabide erabili dituzte, soinu eta zarata kontzeptuen artean bereizten ikas dezagun eta gure hizkeraren tonua eta gainerakoei deseroso suertatu dakiekeen soinu/zaraten inguruan jabe gaitezen. Kanpainak inguruko pertsonekiko errespetu mailan sakondu eta zaratak hirugarren pertsonen animoaren gain eragin dezakela jabetu gaitezen. Antzezleek eta beren pertsonaiek isiltasuna ekarri digute, pasa diren lekuetatik ikusleak mundu oniriko batean murgilduz: isiltasun eta zuhurtziaren munduan. Antzezle ‘Xurxurlari’ horiek ikusleekin zuzeneko harremana bilatzen aritu dira, urtarrilaren 7ko eta 8ko eguerdian gauzatu dituzten jardueretan herritarren interakzioaren bila.
Hortzmugak bisualki eragin handia izan duten eszenografi egitura bi erabili ditu; batetik, ad hoc karakterizazioa eta, bestetik, eskuz egindako eta itxura amorfodun konoak erabiliz, ikusle eta herritarrak mundu poetiko batean murgiltzeko. Taldeko kideek zabaldu nahi izan dituzten mezuen artean ondokoak daude: garrasi egitea ez dela beharrezko hitz egiteko; tonu abegitsu eta samurraz tonu altu eta garrasiaz baino gauza gehiago lortu daitezkeela askotan. Xuxurlariek ikusleen konplizitatearen bila jardun dute, konpainiaren ezaugarri delako eta baita ikuskizun on bat lortzeko ezinbesteko oinarria ere.
Jarduera ez da herriko kaleetan geratu, ikastetxeetara jauzia egin baitu. Eguberri eta Urte Berriko jaien ondoren, eskolako lehen egunetan ikasleek ezustekoa izan dute ikastegian bertan. Xuxurlariek herriko ikastetxe guztietan izan baitira, iaztik alor antolatzaile berberek ‘Noismart’ enpresaren eta bere ‘Zarataren semaforo’ tituluko tailerretan ikusitako kontzeptuak gogora ekartzeko.
Hortzmugakoek ikastetxeetan egon dira goizeko nahiz arratsaldeko sarrera eta irteera orduetan eta baita jolas orduetan ere. Antzezleek ikasleekin elkar eraginean jardun dute, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle nahiz irakasleen arreta erakarri eta bereganatuz.
Astelehenetik asteazkenerako hiru egunetan Hortzmugako pertsonaiek ikastetxeko korridore, patio nahiz komuneko espazioetan egon dira, talde dinamikak landu eta norbanako bakoitzarengana hurbiltzeko. Hartu-eman horren bidez pertsona bakoitzari lasaiago ibiltzeko; entzuteko saiakera egiteko eta garrasi egiteko –tonua egoeraren araberakoa izaten baita- eskatu diete, soinu eta zarata horiek hartu eta gauza atsegin eta musikalean eraldatzeko.
Jarduerak oso harrera ona jasan du kalekoen nahiz ikastetxeko kideen artean. Emaitza harrigarria izan da. Adin guztietako pertsonek hurbildu eta bereganatzen utzi dutelako, jakin-minez eta prest izanez; gehienetan parte hartuz eta dibertituz.
Hirigintza Diziplina eta Ingurumeneko udal sailek ermuarron parte-hartzeabiziki eskertzen dizuegu eta gurekin feedback edo hartu-emana mantentzeko eskatzen. Horrela nahi baduzue, arren, bete itzazue jarduera eta sentiberatasun kanpainari buruzko inkesta. Zuen iritziak asko lagunduko digute eginkizun eta elkarbizitzaren alorrean lanean jarrai eta hobera egiten.
Mila esker eta jarrai gozatzen!
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko