Autobusera garraio aldaketa Ermuko eta Zaldibarko tren geltokien artean

19.01.17
Gizartea

Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanak direla eta, Zaldibarren eta Ermuaren arteko ohiko tren zirkulazioa bertan behera geldituko da larunbatean, urtarrilaren 21ean. Tarte horretako zerbitzu guztiak, bai egunekoak baita gauekoak ere, autobusez burutuko dira.

Gauzako horrela, Bilbotik Donostiara doan zerbitzuko bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Zaldibarren, eta autobusak helmugaraino eramango ditu. Autobusa N-634 errepidean geldituko da bidaiarien zain, Zaldibarko geltokiaren aurrean.

Bestalde, Donostia-Bilbo treneko bidaiariek Ermuan hartuko dute autobusa, eta handik Zaldibarrera joango dira, berriro trenera igo ahal izateko. Gure herrian, autobusak Jator Kirolak dendaren ondoan izango du geralekua.

Ermua eta Zaldibar artean zirkulatzen duten tren guztietan izango du eragina neurri honek, jatorria, helmuga edo noranzkoa edozein izanda ere. Bilbo-Zaldibar eta Ermua-Donostia tramuetan normaltasunez igaroko dira trenak.

Euskotrenek egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du mugikortasun urria duten pertsonentzako. Zerbitzu hori jasotzeko, egon daitezkeen garraio beharrizanak aurretiaz hautematea beharrezkoa da; beraz, interesa duten pertsonek aurretiaz zerbitzua erreserbatu beharko dute 944 019 801 edo 943 013 536 telefono zenbakietara deituta.

Garraio aldaketa burutzen den ibilgailuetan objektuen eta animalien garraiorako autobusen araudia ezarriko da.

Igandean, urtarrilak 22, zerbitzua normaltasunera itzuliko da eta ohiko ibilbidea egingo dute trenek.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira deitu dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus webgunean edota Twitterreko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.