Ia leku guztiak beteta Ermuko I. Serious Games Camperako
Izarra Centren ospatuko da datorren asteazkenean, urtarrilak 25, gizarte teknologien inguruko Ermuko lehenengo Serious Games Campa. Gizartea garatzeko teknologiak duen garrantzia du ardatz ekimen honek, eta 130 pertsona baino gehiagok eman dute izena jada; leku gutxi gelditzen dira libre.
Azken urteetan, teknologia indar handiko elementu bilakatu da, besteak beste, gizarte mailako arazoak konpontzeko, ezintasunak dituzten pertsonei formazioa eskaintzeko, eta menpekotasuna edota gaixotasun arraroak dituzten pertsonek arreta berezia jaso ahal izateko. Teknologiak mota horretako arazoentzat konponbide egokian sor ditzake, eta lehenengo Serious Games Camp honetan konponbide horietara gerturatuko gara.
Jardunaldiaren helburua, beraz, Serious Gamesek –dibertsio hutsa helburu nagusitzat ez duten jokoak– eta alegiazko errealitatearen eta errealitate areagotuaren teknologiek hezkuntza, prestakuntza eta osasunaren sektoreetan sortzen ari diren iraultza eta gaur egungo gizarte erronkei aurre egiteko baliagarriak direla erakustea.
Ermuko lehenengo Serious Games Campak prestakuntzari, teknologien erakusketari eta ekintzailetzari eskainitako gune ezberdinak izango ditu. Horrela, bertaratzen diren pertsona guztientzat irekia eta doakoa izango den programa eskainiko da. Profesional ezberdinek euren ezagutza eta esperientzia partekatuko dituzte diseinuaren, teknologiaren, negozio ereduaren, gizarte eraginaren eta finantzaketaren eremuetan.
Honako hitzaldiak izango dira:
- Osasunaren arloan:
- Serious Games eta Osasuna. Oscar García Pañella (Bartzelona) Cookie Box enpresako kide eta Serious Games For Health taldeko presidentea.
- Gamifikazioa Osasunean. Anna Sort (Bartzelona) osasunerako IKTetan aditua den erizaina eta Playbenefit enpresako CEOa.
- Finantziazio alternatiboa, Crowdfundinga osasunerako eta teknologia berrietarako proiektuetan. Daniel Oliver (Bartzelona), Asociación Española de Crowdfunding elkarteko presidente ohia eta Capital Celleko sortzaile eta zuzendaria.
- Hezkuntzaren arloan:
- Errealitate birtuala eta errealitate areagotua hezkuntzan. Jorge López Benito (Logroño), CreativiTic enpresako CEO eta hezkuntzan, osasunean eta formazioan errealitate birtuala eta errealitate areagotua erabiltzen aditua.
- Serious Games eta teknologia berriak hezkuntzan. Iker Burguera (Euskadi), ARBI Augmented Reality Books enpresaren sortzailea.
- Formazioaren arloan:
- Serious Games zuzendaritza gaitasunak garatzeko. Iñigo Ocariz eta Daniel González (Euskadi).
- Serious Games, errealitate birtuala eta errealitate areagotua 4.0 industrian. Pablo Ayala (Euskadi), Innovae Augmented Reality enpresaren sortzailea eta BerriUp enpresako sortzaileetakoa.
Horrekin batera, enpresek eta unibertsitateek euren produktu berritzaileenak erakusteko gune bat egongo da. Bertaratzen diren pertsonek serious gamesetan eta teknologietan berriena probatzeko aukera izango dute: errealitate birtuala, errealitate areagotua, mugimenduaren atzematea eta ahotsaren ezagutzea, esaterako. CreativiTic, DeustoTech, Innovae, TAK, Gestionet, Arbibook eta Humantiks enpresek euren produktuak erakutsiko dituzte; baita Ermuko Udalak ere, formazio birtual gisa obra publikoetarako makineria erakutsiko baitu.
Bestalde, enpresek, pazienteen kolektiboek, medikuen komunitateak eta hezkuntza komunitateak merkatuan dauden produktu edo teknologiek betetzen ez dituzten eta eurek aurre egiten dieten arazoak/beharrak ezagutarazteko aukera izango dute. Egindako proposamen guztien artean bat hautatuko da eta lau hilabetez diziplina anitzeko talde batek garatuko du.
Azkenik, pertsona ekintzaileek mentoreen, inbertitzaileen eta enpresen aurrean euren proposamenak aurkezteko aukera izango dute. Proiekturik berritzaileenak eta gizartean eragin handiena izan dezakeenak 9.000 euroko diru-laguntza jasoko du Izarra Fundazioaren eskutik. Proiektua Izarra Centren garatu beharko da, eta jarduera horretarako bertako azpiegiturak eta negozioa sendotzeko beharrezkoak dituen laguntza zerbitzuak dohain izango ditu 6 hilabetez gutxienez.
Serious Games Camp ekimenaren lehen edizioan parte hartu nahi izanez gero, izena eman dezakezu esteka honetan. Gainera, ekitaldien programa osoa kontsultatu dezakezu hemen.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren