Indarkeria matxistaren inguruko hitzaldia: salaketa jartzeak zer suposatzen?

23.01.17
Berdintasuna

Nerea del Campo Agirre irakasleak indarkeria matxistari eta salaketa jartzeak suposatzen duenari buruzko hitzaldia emango du ostegun honetan –urtarrilaren 26an- Ermuan. Eibartarrak lehenengo pertsonan eta bizitako esperientzia oinarri izanik hitz egingo digu, erasotua izaten ari den pertsona egoera ezagutarazi eta salaketa jartzearen inguruan zeintzuk diren pausoak eta kontutan hartu beharrekoak. Nereak egoera zail eta traumatiko horren aurrean, norbere burua babesteaz eta laguntza bilatzearen inguruko beharraz hitz egingo digu. Hitzaldia Emakumearen Topagunean egingo da, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Hitzaldia Tratu onen aldeko Plataformak antolatu du Berdintasun udal Kontseiluarekin batera.

Nerea del Campo Eibarko Mujeres al Cuadrado(M²) elkartearen kide da, sortzaileetakoa. Elkartea indarkeria horretatik bizirik ateratako 3 lagunen bat-egitetik sortu zen. Hiru emakume horiek, suspertze prozesu baten ondoren, indarkeriaren gurpiletik ateratako beste batzuen laguntzaren premia sentitu zuten. Webgunea dute eta bertan izenaren jatorri eta zergatia azaltzen dute: “Elkartea osatzen dugunok, eta baita gure laguntza jasotzen dutenak ere, tratu txarrak jasotako emakumeak garelako, Mujeres Maltratadas (MM), eta horrez gain, Eibarren indarkeria matxistagatik 1621ean lehenengo salaketa jarri zuen emakumeak Magdalena de Maturana (MM) izena zuelako”.

Debabarrenean 2010ean balore sozialak sustatu eta zabaltzeko lanean esanguratsu izan eta nabarmendu diren pertsonak aintzat hartu eta saritzeko eratu zen ‘Gure Balioak’ errekonozimendua jaso zuen 2016an. Ostegunean hurbiletik ezagutzeko eta gaiaren inguruan bizitako esperientziaren testigantza eta gomendioak entzuteko aukera izanen dugu. Arratsaldeko sei eta erdietan Emakumearen Topalekuan. Zinez interesgarria!

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko