Microdecok Eusko Jaurlaritzaren Urrezko A jaso du kudeaketa aurreratuagatik

24.01.17
Gizartea

Microdeco S.A. enpresak Urrezko A saria jaso du, Kudeaketa Aurreratuaren saria, alegia. Aipamen horrek kudeaketa praktiketan aurreratuen dauden eta interes talde guztiak –bezeroak, langileak, akzionistak eta gizartea, orokorrean- gogobetetzea bilatzen duten erakundeak saritzen ditu.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Microdeco enpresak kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko erreferentzia gisa erabiltzen du kudeaketa aurreratuko eredua, eta horregatik irabazi du saria, Euskaliteko kideek kanpo ebaluazioa egin ostean.

Sari horren helburua euskal erakundeen artean kudeaketa aurreratuak lehiakortasunerako gako gisa duen garrantzia hedatzea eta erakustea da. Gainera, Euskadiko kudeaketa praktika onenak aurkitu eta erakunderik aurreratuenak goraipatzea du xede.

Ermuko Urtia industrialdean kokatzen da Microdeco S.A., eta dekoletaje arloan aritzen da. Zehazki, konplexutasun handiko piezen fabrikazioan espezializatutako enpresa da, punta-puntako teknologia erabiltzen duena. Langileak kualifikazio altukoak dira, eta produkzio prozesuan zehar kalitate kontrol zorrotzak pasatzen ditu.

José Iraolagoitia zuzendari nagusiak jaso zuen saria enpresaren izenean pasatu den abenduan. Zuzendaritzak larunbat honetan, urtarrilak 28, langile guztiekin partekatu eta ospatuko du izendapena enpresaren egoitzan bertan 12:30etik aurrera. Carlos Totorika alkatea eta Juan Carlos Abascal lehenengo alkateordea izango dira ekitaldian.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita