Segurtasuna areagotu eta trafikoa lasaitzeko xedea duen banda jarri da San Isidron

24.01.17
Hiritarren Segurtasuna

Hiritarren Segurtasunerako alorrak motordun ibilgailuen abiadura gutxitzeko eta oinezkoen segurtasuna areagotzeko helburua duen banda bat jarri berri du San Isidro kalean. Hain zuzen ere, Lobianotik gorako arrapala mekanikoaren ondoren, Iparragirreren atzeko aldea eta San Isidro kaleak bat egiten duten zonaldean, San Roke eta Iparraguirrera igotzeko eskailera mekanikoetara bide ematen duen zebra bidearen aurretik. Errepidea puntu horretan asko estutzen da, horregatik tentuz eta arretaz pasa osasun zentrora nahiz Santa Ana auzoan dagoen ikastetxera jende eta ikasle asko pasatzeko derrigorrezko puntua baita. Banda jarri den puntu aurretik jarritako seinalearen arabera, kale horretan gehienezko abiadura 20 kilometrokoa izan behar da.

Banda jartzearen arrazoia San Roketik gorako eskailera mekanikoen bidez oinezkoen nahiz ikastetxera doazen ikasleen segurtasun maila areagotzea izan da. San Isidro kalean eta puntu horretako zebra bidearen aurrean errepideak gauza arraro samarra egiten du eta oso estu geratzen da, gidarion ikusmena mugatuz eta, ondorioz, pasatzen ari direnen segurtasun maila ere gutxituz. Autoek inor harrapatu ez dezaten, abiadura mugatu eta banda jarri dira, moteltasunez pasa daitezen kotxeek.

Abiadura jaisteko banda hori errepidea baino altuago dagoen sistema edo gailua da, bulkanizatutako kautxuko piezaz osatutakoa, zinta islatzaileak dituena, material ez labainkorrez egindako eta hori kolorekoa. Elementuak lurrari itsatsi egiten zaizkio torlojuak erabilita.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko