Sormenezko idazketa tailer berria antolatu du liburutegiak

24.01.17
Udal Liburutegia

Ermuko liburutegiaren irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean, bigarren hiruhilekoz jarraian, 16 urtetik gorakoei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra eskainiko da Yurre Ugarte idazlearen eskutik.

Tailerrean lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landu eta sakonduko dira, norberaren adierazpena bilatzeko bidean. Izan ere, idaztea ez da hitzak elkartzea soilik; idatzizko lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea ez da nahikoa. Urrats bat haratago ematea da tailerraren helburua, trebatzea eta sormenezko eran idazten ikastea gure ezaugarri pertsonalekin ados datorren literatur adierazpena lortzeko.

Zentzu horretan, asmatzen dituzten testuez gozatzen duten pertsonentzat edo sormenezko  eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat aproposa da tailerra. Norberak bere adierazpen literarioa du, eta tailerrean bakoitza bere era partikular eta besterenezin hori topatzen saiatuko da.

Yurre Ugarte idazleak testu literarioak, pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko modu eta teknika ezberdinak erakutsiko ditu ariketa praktikoen eta irakurketaren bitartez.

Tailer hau urritik abendura burutu denaren jarraipena izango da; beraz, aurreko saioetan parte hartu duten pertsonek ez dute zertan berriro izena eman. Ekimenarekin bat egin nahi dutenek, aldiz, izena eman beharko dute.

Sormenezko tailerrak 14 orduko iraupena izango du, otsailetik maiatzera bitartean. Lobiano Kulturgunean izango dira zazpi saioak, bakoitza 2 ordukoa, larunbat goizetan 11:00etatik 13:00etara. Datak, aldiz, honakoak izango dira: otsailak 4 eta 18, martxoak 11 eta 25, apirilak 8 eta 29, eta maiatzak 13.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da otsailaren 1a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Plaza baino eskaera gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean