Plaza libreak gaztetxoentzako irakurketa klub digitalean
Ermuko liburutegiak gaztetxoentzako irakurketa klub digitala eskaintzen jarraituko du lauhileko honetan zehar. Ekimena 9 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta irakurzaletasuna sustatzea, irakurketa modu zabalean proposatzea (testuala eta ikus-entzunezkoa) eta teknologia berriak, irakurketa eta kultura lotzea dira helburu nagusiak. Berrikuntza gisa, edizio honetan eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburu digitalen mailegurako eta deskargarako plataforma ezagutu eta erabiltzen ikastiko dute parte-hartzaileek.
Irakurketa saioetan, parte-hartzaileek liburutegiak utzitako tablet bana izango dute eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko.
Otsailetik apirilera bitartean eskainiko da irakurketa kluba, ordu eta erdiko sei saiotan banatuta. Larunbat goizetan izango dira saioak Lobiano Kulturgunean, 10:30etik 12:00etara, eta Onintze Goitiz idazlea izango da gidari. Data zehatzak otsailak 4 eta 11, martxoak 11 eta 25 eta apirilak 8 eta 29 izango dira.
Parte hartu ahal izateko, otsailaren 1a baino lehen izena eman beharko da liburutegian hurrengo datuak emanda: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefonoa eta ama edo aitaren helbide elektronikoa. Izen-ematea emailez ere egin daiteke biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita edo telefonoz 943 17 92 12 zenbakira deituta. Plazak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako gaztetxoek.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat