Sarrerak agortuta Go!azen ikuskizunaren larunbateko bi saioetarako

27.01.17
Ermua Antzokia

Uda iritsi da, eta Basakabik bere ateak zabaldu ditu. Gazteak ilusioz beterik datoz abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest, baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere, Elene eta Haizea bikiak maitemindu egingo dira; arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, Mikel, udalekuetako langilea. Mikeli Haizea gustatuko zaio hasieratik, baina gero Elenerekin geratuko da, eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

Go!azen musikalak telebistatik antzokietara egin du jauzi, eta ikuskizun berri honetan gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu, abestiz eta dantzaz beteta. Antzezlana Jabi Elortegik, Ainhoa Aierbek eta Itziar Gomezek zuzendu dute, eta Ramon Agirre, Asier Burguete, Paula Etxeberria, Aitana Etxeberria, Aritz Mendiola eta Markel Gajate ditu protagonista.

Ordubeteko iraupena du antzezlanak, eta bi saio eskainiko dira larunbat honetan Ermua Antzokian, bata 15:00etan eta bestea 17:00etan. Bi saioetarako sarrera guztiak agortuta daude jada.

Informazio gehiagorako, ikus ezazu Glu Glu produkzioak taldearen webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean