BBK Fundazioak 'BBK Tour' izeneko erakusketa ibiltaria dakar Ermura
BBK Fundazioak Bizkaia osoan darabilen erakusketa ibiltari handi bat ekarriko digu Ermura datorren astean, zeina ‘BBK Tour’ izenaz gizarte-ekintzaren proiektu eta ekimen nagusiak hurbildu eta horiek ezagutzera emateko xede duen. Erakusketa ibiltaria gure herrian izanen da otsailaren 6tik 10era bitartean, biak barne. Ordutegi zabala izango du eta egunero zabalik izango da goizeko 9etatik iluntzeko 8etara bitartean. Taldeek –ikastetxe nahiz elkartetakoek- bisita gidatuak egiteko aukera izango dute, horretarako aldez aurretik hitzordua erretserbatu behar delarik. Horretarako bi aukera ditugu jfrias@alegria-activity.es e-postontzira idaztea edota 900.102.208 telefonora deitzea.
Erakusketara sartzea doakoa da pertsona ororentzat. Erakusketa ibiltaria eta ikusi beharreko guztia autobus batean etorriko zaigu, zeina zabaldu eta 100 metro karratuko azaleratik gora hartzen duen. Espazioak 5 gune berezi ditu eta 4 arlo tematiko ezberdin, biztanleria talde ezberdinei zuzenduriko ikus-entzunezko materiala erakutsi eta ekimen hainbat eskaintzeko.
Erakusketan, besteak beste, ondoko gai eta programei buruzko informazio izango dugu; prestakuntza eta praktiketako bekak, auto-enplegurako laguntza, gizarte- eta kultura-jarduerak eta programak, kultura eta sorkuntza, garapen iraunkorra eta ingurunea babestea edo autonomia fisiko, psikiko edo intelektualik ez dutenentzako laguntza dira BBKren ekimenetako batzuk, edo eskola-jazarpenaren kontrako ‘Jagon’ programa. Azken honen inguruan, bisitaria errealitate birtualaren bidez jazarpena jasotzen ari den ume batek eskolako autobusera igotzen denetik sentitzen duena esperimentatzeko aukera izango du. Erakusketan Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikasleekin tailerrak egingo dituzte.
Erakusketa 5 gunetan banaturik dago:
- Ongi etorria ematekoa: aurkezpen-mezua, BBKren bilakaera historikoaren eskema eta zenbait gailu interaktibo.
- Totem zentrala: zenbait informazio-gune eta pantaila nagusia ikus-entzunezko edukiekin.
- 4 gune tematiko: parte hartzeko instalazio harrigarriekin.
- Txalaparta interaktiboa: BBK euskara bultzatzeko xedez dituen egitasmoen berri ematen du.
- Photocall BBK Live: jaialdirako sarrerak lortzeko eta BBKren beste ekimen batzuk kontsultatzeko aukera.
Erakusketak, era atsegin eta parte-hartzailean, BBK-k bultzaturiko ekintzetara hurbildu nahi gaitu ditu herritarrak; izan ere, ekintza horiek Bizkaiari gizarte-balioa ematea, bere gizarte-ehuna kohesionatzen laguntzea eta aukera-berdintasunaren alde jardutea ahalbidetzen dutelako. Ekimenaren bidez Fundazioaren jarduerak ezagutzera eman nahi dira, kutxaren negozioa egun BBK, GK eta Vital erakundeak biltzen dituen Kutxabank markaren baitan egin delako.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du