Bieleseko Mundialean erori eta lasterketatik kanpo gelditu da Aitor Hernández

30.01.17
Kirolak

Aitor Hernándezek (Specialized-Ermua Impulso) ez du zortea lagun izan asteburu honetan Bieleseko Munduko Txapelketan, Luxenburgon, eta ezin izan du lasterketa amaitu. Wout Van Aert belgikarra izan da azkarrena, eta bigarren urtez jarraian maillot ortzadarra jantzi du.

Lasterketaren hasieran beregandik oso hurbil izandako bi eroriko ekiditeko gai izan zen Hernández, baina aurrerago erori egin zen azkenean. Golpeak lasterketatik kanpo utzi zuen ermuarra, eta ezin izan zuen lasterketa amaitu.

Bosgarren aldiz parte hartu du txirrindulariak Ziklokrosseko Elite mailako Mundialean, eta honakoa zioen lasterketaren ostean: “Ez da egun erraza izan, eta inork ez du nahi izaten Mundiala bezalako lasterketa berezi eta garrantzitsu batean horrela amaitzea. Lehenengo itzulian bi pilaketa ekidin ditut, baina aldapetako batean lurrera bota naute, eta belaunezurrarekin eskulekuko potentzia jo dut. Hortik aurrera ez naiz eroso sentitu pedalkadak ematean, erritmoa galdu dut eta mina sentitu dut, eta ezin izan dut proba amaitu”.

Specialized-Ermua Impulsoko txirrindulariak denboraldiarekin jarraituko du, eta aste honetan hiru nazioarteko lasterketatan izango da Belgikan: Maldegem, C2 kategoriakoa, otsailaren 1en; Lille, C1 mailakoa, otsailaren 4an; eta Hoogstraten, C1 kategoriakoa, otsailaren 5ean.

“Hiru lasterketa gelditzen dira, eta dena emango dut denboraldia sentsazio onekin amaitu ahal izateko. Orain kolpetik errekuperatu behar dut, baina fisikoki ongi sentitzen naiz oraindik ere. Bost egunetan nazioarteko hiru probatan lehiatzearekin emaitza onak eskuratu nahi ditut, duela egun batzuk Rucphenen egin bezala”, zehaztu du Hernándezek.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira