Ingelesezko matematika tailerra etxeko txikientzat

01.02.17
Udal Liburutegia

Ermuko liburutegiak haur eta gazteei zuzendutako ingelesezko matematika tailer ludiko eta hezigarria antolatu du beste behin hiruhileko honetarako.

Tailerrak “Counting with fingers” du izena, eta bere helburua, ingelesa praktikatzeaz gain, matematikaren oinarrian dagoen arrazonamendu abstraktua zentzumenen bidez eta gure bizitza errealeko esperientziaz lor daitekeela erakustea da.

“Counting with fingers” tailerra bi saiotan banatuko da, bata otsailean eta bestea martxoan, eta biak Lobiano Kulturgunean izango dira 17:00etatik 20:00etara. Otsailaren 11n, larunbata, 6 eta 8 urte arteko haurrak bilduko dira, eta martxoaren 11n, aldiz, 9 eta 11 urte artekoak.

Tailer bakoitzean, parte-hartzaileek euren adinera egokitutako hiru ekintza edo proiektu garatuko dituzte. Ariketak berriak izango dira, beraz, aurreko hiruhilekoko tailerretan parte hartu zuten gaztetxoek berriro ere eman dezakete izena nahi izanez gero. Burutuko diren ekintzen artean, mosaikoekin eta gomiedroekin jolasak, mapak margotzea, jolas geometrikoak Tangramekin, estrategia jolasak, grafoen tailerra, kriptografia eta zenbaki handien tailerra egongo dira.

Matematikan lizentziatutako Matematika-Txokoa taldeko begiraleek  dinamizatuko dituzte saioak.

Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daude -20 saio bakoitzeko-. Hori dela eta, lehenengo tailerrerako otsailaren 8a baino lehen eman beharko da izena, eta bigarren saiorako, aldiz, martxoaren 8a baino lehen. Izen-ematea liburutegian, 943 17 92 12 telefonoan edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan egin daiteke parte-hartzailearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia eta jaiotze-data, eta gurasoen telefonoa eta e-posta eskainita. Plaza baino ume gehiago aurkezten badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat