Aitor Hernandezek itxura ona eman du Maldegemen, Belgikan

02.02.17
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized – Ermua Impulso) Munduko Txapelketan baino maila altuagoa erakutsi du lehiaketa horretatik at korritu duen lehen lasterketan, asteazkenean, otsailak 1, izan den Maldegemeko (Belgika) Parkcross C2 UCI proban.

%80aren araua dela eta, ezin izan du lasterketa amaitu ermuarrak bost minutu inguruko itzuliak eskaintzen zituen pistan. Ia proba osoan zehar 25. postu inguruan kokatzen zen talde handi batean joan da Hernandez. Itzuli gutxiren faltan gelditu da atzera, eta karreratik kanpo gelditu da bere kanpai hotsa entzutearekin batera.

Lasterketaren ostean, honela azaldu zuen Hernandezek: “Igandean Mundialean izan genuen probarekin alderatuz zeharo lasterketa ezberdina izan da. Zirkuitua oso azkarra da, eta aurretik zihoazenek ia hegan egiten zuten. Gure taldetxoan ere indartsu joan gara, hondarrez betetako hiru zatietan sufritzen, baina gozatzen. Hankak ongi sentitu ditut, baina lastima izan da itzuli baten faltan, Van der Poel 50 segundotara nuela, lasterketa amaitzen utzi ez izana”.

Aitor Hernandezek asteburu honetan lehiatuko ditu denboraldiko azkenengo bi lasterketak, biak Belgikan: larunbatean Lillen eta igandean Hoogstratenen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira