Jone Bengoaren lanak ikusgai Emakumeen Topalekuan

02.02.17
Berdintasuna

Jone Bengoa Urizar artista eibartarrak feminismoekin eta emakumeen borrokarekin lotutako ilustrazioen erakusketa prestatu du Ermuko Emakumeen Topalekuan.

Erakusketa otsail osoan zehar izango da ikusgai, eta bertan Bengoak azken urteetan egindako lanak ikusteko aukera izango da. Artistak azaldu duenez, autoezagutza, aldarrikapenak, borroka eta, orokorrean, gai feministak jorratzen dituzten ilustrazioak bildu ditu, modu oso grafiko eta argian ikusleari mezua heltzeko sortu direnak. Obra guztiak paper gainean akuarelekin eta tintarekin egindako ilustrazioak dira. Izan ere, Bengoak adierazi duen moduan, “borroka feminista alde positibo, ironiko eta grafikotik egiteak eragina du”.

Erakusketa otsailaren 28a arte ikusgai izango da Emakumeen Topalekuan, dohainik, instalazioen ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta, ostiraletan izan ezik, 16:30etik 20:00etara.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu artistaren orrialdea.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko