2017ko Inauterien herriko programak badu kartel ofiziala

03.02.17
Kultura eta Gazteria

2017ko Inauterien Ermuko programak badu kartel ofiziala. Udal Kultura sailak deitutako lehiaketa bart erabaki zen eta, jada, ezagutarazi da saritua izan den proposamena. Lehiaketako lan irabazlea biren artean egindakoa da, egileak Xabier Isasti Arregi eta Xabier Ibarra Balsera gipuzkoarrak direlarik, Getaria eta Usurbilekoak, hurrenez hurren. Autoreek 500 euroko saria jasoko dute eta lana garaileak 2017ko inauteriak eta bere jarduerak iragartzeko erabiliko da.

Bikoteak diseinaturiko kartelean oilar baten irudia nagusi da, hori egiteko hainbat maskara zuri erabili dituztelarik, fondo erabat beltzaren gainean. Oilarraren gandorra eta hankak kolore laranja eta gorrixketan irudikatu dituzte. Eta goian eta eskuman dagoen ‘Carnavales de Ermua 2017ko Inauteriak’lemaren letretan kolore gorri, berde, hori eta zuriak erabiliaz.

Aurtengo lehiaketara 26 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak horiek kalitatea positibotzat jo dituelarik. 2017ko Ihauteriak otsailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko ditugu, eta obra honek jantziko ditu bai kartelak, baita egun horietarako jarduerak biltzen dituen programa ere.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu