Ingurumen araudira egokitzeko xedez azterketak egiten dituzten enpresek udalaren diru-laguntzak jasoko

06.02.17
Ingurumena

Ermua eta Eibarko udalek elkarrekin gauzatuko duten proiektua da, bertako ‘Margube ‘ enpresaren bitartez

EJren Ingurumen sailburuordetzak eskatzen dituen baldintzei aurre hartzeko aukera emango dute azterketek

Ermua eta Eibarko toki-administrazioek laster eskualdeko enpresentzat zuzenduriko proiektuari hasiera emango diote, Horren bidez ingurumen araudiarekiko duten egokitasun edo betetze maila zenbaterainokoa den aztertu nahi dutenek, horretarako aukera izango dute, izan ditzaketen eragozpen eta beharrak antzeman eta ezagutzeko. Proiektua garatzeko, Margube enpresa ermuarraren parte hartzearekin kontatzen da.

Ingurumen gaietan aditua den ‘Margube’ enpresak hasiera emango dio proiektuari. Horren bidez, nahi duten enpresek, doan, zein egoeratan dauden ezagutu ahal izango duute. Hasierako txosten horretan jasoko diren atalen artean, besteak beste, ondokoak daude sortzen dituzten hondarrak, jarduera bakoitzari aplikatu beharreko legeri zehatza eta hobetzea nahi izanez gero dauden aukerak zeintzuk diren.

Bigarren fase batean, emaitzen eta bakoitza nola dagoen ikusita, enpresa bakoitzak bere kasa egoera zuzendu edo hobetzeko plana diseinatu eta gauzatu ahal izango du, beren industri jarduerak araudian eskatzen zaiona betetzen duela bermatu eta egiaztatzeko.

Hasierako eta diagnosiko txostenaren emaitzak baloratuko dituzte udalek eta, kontutan hartuta, ekintza-planak eta lan ildoak diseinatzeko ingurumenari dagokionean. Margube enpresako Maria Benito arduradunaren esanetan “proiektua oso garrantzitsua da, herriko enpresek ingurumen araudiarekiko duten egokitasun maila ezagutzeko aukera emateaz gain, etorkizunari begira aplikatuko diren neurriak eraginkorragoak izan daitezela ahalbideratuko digulako”.

Juan Carlos Abascal alkateordeak eta ingurumen alorreko arduradunak adierazi duenez “Ermuan jakin badakigu ingurumenarekiko eskaera eta betebeharrak gero eta gehiago direla eta, horregatik, gure asmoa bide hori betetzen eta helburuak lortzen lagundu nahi ditugu enpresak, ibilbide ahalik eta errazena egin dezagun”.

Ekimenari esker parte hartzen eta diagnosia egiten duten enpresek egoera hobeagoan izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuordetzak eskatutakoari aurre egiteko orduan, 211-2018 Ingurumenaren ikuskaritza eta kontrol Planetik eratorritako jardueren barne, jakinarazpena bidali ondoren, ikuskaritzak egiten ari zaizkielako industriako alor ezberdinei.

Ikuskatze horien xedea egun indarrean dagoen legeriarekiko betetze maila ezagutzea da. Horretarako enpresaren agiri hainbat begiratzen eta eskatzen dira (udal lizentziak; atmosfera, hondakinak, ontziak, lurrak eta urak) instalazioetara bertara joanda.

Ermua eta Eibarko udalek otsaila honetan bertan eskutitzak bidaliko dizkiete zonaldeko enpresei ekimenaren berri emateko eta, interesa izan dezaketenak, hitzordua egiteko non proiektuaren zehetasunak emango zaizkien. Interesa agertzen duten enpresetan, ingurumen diagnostikoa egiteari ekingo zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko