‘María (y los demás)’ eta ‘Contratiempo’ filmak ikusgai asteburuan Ermua Antzokian

07.02.17
Ermua Antzokia

Bihar programazio aste berriari helduko diogu. Asteroko zineklubean, Jonas Cuaron zuzenduriko Desierto filma emango dugu. Aktoreak: Gael García Bernal, Jeffrey Dean Morgan, Alondra Hidalgo, Diego Cataño eta  Marco Pérez dira. Moises eta agirik gabeko etorkin talde batek Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga zeharkatzea nahi dute, eurentzako eta beren familientzako etorkizun hobeago baten itxaropena suposatzen duen bidai gogor batean. Desierto iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, arratsaldeko zazpi eta erdietan María (Y los demás) titulua lehenengoz ikusi ahal izango baitugu. Filmak kritika onak bildu izan ditu eta baita hainbat sari jaso ere bai: Goya saria zuzendari berri onenarentzat (Reguera) eta emakume aktorearentzat (Lennie). Feroz sarietan emakume onenaren saria jaso du (Bárbara Lenniek). Mariak bere aita eta anaiez arduratu da ama hil zitzaionetik, 15 urte zituenetik. Arduratsu eta kontrolatzailea, familiaren zutabea izan da eta harro dago. Horregatik, aitak bat-batean maitemindu eta ezkontzeko asmoa duela esaten dionean, bere bizitza lurreratzen dela sentitzen du. 35 urte eta mutil-lagunik gabe dagoenean bizitzari aurre egin eta aldatu egin beharko duela erabakitzen du. Zuzendaria Nely Reguera da. Aktoreak: Bárbara Lennie, José Ángel Egido, Pablo Derqui, Vito Sanz, Marina Skell eta Julián Villagrán. María (y los demás) filma igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Contratiempo izenekoa eta oriol Paulok zuzendutakoa. Parte hartzen duten aktoreak Mario Casas, Ana Wagener, José Coronado, Bárbara Lennie, Francesc Orella, Paco Tous dira. Sinopsia: Hilketa bat leporatzen diotenean, Adrián Doria enpresariak lekuko aholkulari onenaren zerbitzuak kontratatzen ditu: Virginia Goodman. Gau luze batean, biek batera, Adriani leporatzen dioten hilketaren inguruan bidezko zalantza bat aurkitzea lortzen dute. Baina lekuko berri baten bat-bateko agerpena prestatu duten defentsa hankaz gora jarriko du. Contratiempo larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Haur eta gazteentzako emanaldian, igandeko 5etan, animaziozko Axel, heroi txikia izeneko lan dibertigarria proiektatuko dugu. Axel Baraboo hiriko gazte zalapartaria da. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bisaiatzea erabakiko du, Jono bere lagun lotsatiarekin batera. Iman Beltza bailarako harri flotatzaileen bitartez egiten duen bidaian zehar arrisku handiekin egingo dute topo, baina lagunak ere egingo dituzte, Pootron izenenko ostruk erraldoia esaterako, zeina bere lagun leiala bilakatuko den. Bere buruari benetako heroi bat dela erakusteko, ordea, Axele.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan