25 urtetako ibilbidea laburtzen duen muntaiaz dator Yllana taldea Ermua Antzokira

08.02.17
Ermua Antzokia

Yllana” antzerki talde madrildarrak ‘Yllana25’ izeneko muntai aurkeztuko digu aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Taldeak bere ibilbidea laburtzen duen antzezlana aurkeztera datorkigu. Yllanak taldeak berak gain hartu du zuzendaritza oraingo honetan. Obran parte hartzen duen laukoteak, ondoko aktoreek osatzen dute: Fidel Fernández, Juan Ramos, Luis Cao eta Juan Fran Doradok. Sarrerak 12 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitateko orotariko kutxazainetan eta bere webgunean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan. Antzezlanak ordu eta erdi irauten du.

Sinopsia

2016 urtea oso berezia izan da Yllanarentzat. 25 urte bete ditu eta ondoen egiten dakienarekin ospatuko du: “Yllana 25” ikuskizun berriarekin. Ikuskizun honetan konpainiaren ibilbideko momenturik handienak birpasatuko dituzte, beraien ikuskizunetako sketch-ik onenen bilduma eskainiz.

“Yllana 25” barrez lehertzeko ikuskizuna da eta aukera paregabea Yllana-zaleentzat, zeren aukera izango dute gizaldi laurden honetan konpainiak eginiko gag-ik dibertigarrienez ikuskizun bakar batean gozatzeko. Osasuna eta ea beste 25 urte hartzen dituzuen!

Yllana, sormena da. 1991ean sortu zena, keinuetan oinarrituriko umore lantzeko antzerki konpainia gisa. Urteak aurrera egin ahala bere jarduera zabaldu egin du eta egun arte eszenikoetan eta ikus-entzunezkoetan jarduten du. Batetik, sormenean, ekoizpenean eta ikuskizunen, ekitaldien eta ikus-entzunezkoen banaketan eta antolakuntzan dabil eta, bestetik, antzokiak eta kultur proiektu ezberdinak garatzen ditu. Yllana taldeko kide dira Juan Francisco Ramos, Marcos Ottone, David Ottone, Joseph O´Curneen eta Fidel Fernández.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean