Ermua eta Mallabiak gazteriaren iritzi eta proposamenak jasoko 'Udal Gaztedi 2020' proiekturako

08.02.17
Kultura eta Gazteria

Gazteen ikuspuntua jasotzeko azterketa eta bilerak egingo

Gazteak giltzarri dira etorkizuneko gizartean. Horregatik garrantzitsua dugu ezagutzea; zer pentsatzen duten jakitea, zerk kezkatzen dituen eta nolako gauzak nahi edo espero dituzten. Datozen urtetako erronken inguruko proiekzioa egin nahi da eta, ezinbestean, beraiekin bat egin behar. Ahotsa eman, esateko dutena entzun eta sentitzen dutena jasoaz. Ermua eta Mallabiko udalek herri bietako gazteek dituzten pertzepzioak, kezkak eta beharrak ezagutu eta jasotzeko azterketa egingo dute. Horretarako bilerak deitu eta talde-dinamikak gauzatuko dituzte datozen bi asteetan zehar.

Ermuan egingo diren bilera bi ezaugarri izango dituzte; irekiak eta parte-hartzekoak. Horietara espresuki gonbidaturik daude 15etik 19 urtera bitarteko gazte guztiek, zuzenean beraien ikuspuntu eta iritzia eman dezaten. Datu bilketa eta bileren dinamizazioa Zeuxa aholkularitzak egingo du. Saioak adinaren arabera banatuko dira, lehenak otsailaren 13tik 15era bitartean, biak barne, 19tik 25 urtera bitartekoentzat eta, bigarrena, 26tik 29 urtera arteko gazteentzat otsailaren 20tik 23ra egingo. Bi asteetako bilerak bi ordukoak izango dira eta Izarra Centre eraikin berrian egingo. Bildutako iritziak eta horietan oinarriturik ateratzen diren ondorioak oso erabilgarri izango dira bi herrietako gazteen bizi-kalitatea eta etorkizunerako ekimenak diseinatu eta ezartzeko.

Azterketa hau iaz abian jarritako “Gaztedi Durangaldea” ekimenaren zati da, zeina gazteentzako política integrala landu, bultzatu eta garatzeko helburua duena, Bizkaiko Foru Aldundiak lantzen ari eta zabalagoa den “Gaztedi Bizkaia 2020” proiektuaren baitan. Aldundiak sustatzen duen Gaztedi Bizkaia 2020 estrategiak lurraldeko herrietan gazteentzako programak abian jarri nahi ditu eta baita horiek beharrezko dituzten zerbitzuak ere. Aldundiak sustaturiko proiektu honetan barne daude Durangaldea eskualdeko udalerri guztiek eta beraien egitekoen artean 19tik 29 urtera bitartekoek hezkuntza eta prestakuntzaz, enpleguaz, gizarteratzeaz, osasun, etxebizitza eta emantzipazioaz, kultura eta sormenaz, besteak beste, duten pertzepzio eta balorazio edo iritziak ezagutu nahi dituzte.

Bilera eta dinamikak Izarra Centre eraikinean egingo arratsaldeko 6etatik 8etara bitarteko ordutegian. Gazte bakoitza bilera bakarrean parte hartu ahal izango du, hori bai aukeran nahi duen egunean. Egutegi eta banaketa ondorengoa da:

  • 19tik 25 urtera bitarteko gazteak:
    • Otsailak 13, astelehena: 6etatik 8etara.
    • Otsailak 14, asteartea: 6etatik 8etara.
    • Otsailak 15, asteazkena: 6etatik 8etara.
  • 26tik 29 urtera bitartekoentzat
    • Otsailak 20, astelehena: 6etatik 8etara.
    • Otsailak 21, asteartea: 6etatik 8etara.
    • Otsailak 22, asteazkena: 6etatik 8etara.

Ekimenean interesa izan dezaketen guztiek beren ekarpena edo iritzia eman dezakete alcaldia@udalermua.net postontzi elektronikora idatziz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu