Superabita duten udalei hori 2017 honetan berrinbertitzeko baimena eman diezaiela eskatuko dio Ermuak Gobernuari
Ermuko Udalbatzarrak “Espainiako Gobernuari eskatuko dio toki erakundeei utz diezaiela beraien superabita 2017an berrinbertitzen, beste horrenbesteko diru-sarrera berriak sortzeko beharrik gabe, Estatuaren Aurrekontu Orokorren luzapenetik sortzen den berrinbertsio hori egiteko baimen legala emanez”. Aurreko hori da azken Osokoaren Bilkuran hartutako erabakia, zeina PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkeztutako mozioan oinarritzen zen. Mozioak aldeko 11 bozka PSE-EE-PSOE (6), EAJ (3), eta PP (2) jaso zituen; kontrako 4 boto EH-Bildu (3) gehi Irabazi (1) eta abstentzioa Ermua Se Puede – Ahal da (1) taldearen ordezkariarena.
Testuak jasotzen duenez “Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoak (LOEPSF) nahitaez bete beharreko hiru arau fiskalak jasotzen ditu: aurrekontu egonkortasuna, zor publikoa eta gastu-araua”. LOEPSF delako lege horren 11.4 artikuluak jasotzen du “Toki-erakundeen aurrekontuek oreka- edo superabit-egoeran egon beharko dutela”, eta superabitaren xedea aipatzen duen 32 artikuluak, berriz, “superabita, zorpetze garbia murriztera zuzenduko dela”.
Talde sozialistaren ustez “araua aplikatu izan den urteetan agerian geratu izan da paradoxa eta kontraesana udalak izan garelako administrazio bakarrak jarri diren helburuak bete eta superabita izan dugunok, aurreztutakotik ezin izan dugularik erabili ez inbertitu”. Horren aurrean, Ermuaren nahia da egoera horretara eraman gaituen legea alda dadila. Taldearen esanetan Gobernuak saihestezina du udal guztiek eta FEMP erakundearen bidez eskatzen diotenari muzin egitea.
"Udalek adinez nagusi eta erantzuleak garela argi utzi dugu. Exijitu gaituzten guztia bete dugu, epea bete aurretik eta guzti"
Carlos Totorika alkateak esan zuenez “soberakin eta aurrezkiak inbertsio nahiz gastu publikora bideratzeko aukeran fijatu behar gara. Udalek adinez nagusi eta erantzuleak garela argi utzi dugu. Exijitu gaituzten guztia bete dugu, hornitzaileen ordainketa barne. Europak eskatzen ziguna ere, epea bete aurretik egin dugularik”.
EAJko bozeramalearen esanetan, bere alderdiak proposamenarekin bat eginen zuen “aurreztutakoa gastatzeko prozesua malgutzea zuzen eta zentzuzkoa iruditzen zitzaiolako, hain zorrotz eta hestu joka gabe”. PPko bozemaileak ere, arrazoizkotzat jo zuen proposamena “2012an onartu zenean zentzua bazuen ere egoera aldatu eta hobera egin duelako, ministroak ere 2017 honetan aldatzeko asmoa dagoela esatera eta guzti”.
Bildu ezezkoa eman zion proposamenari, bere bozeramalearen esanetan legea osorik “indargabetu beharko zelako, birzentralizatzailea delako eta toki erakundeen kontra doalako. Hortaz, ez litzateke eskatu beharko zati bat aldatzea soilik”. Irabazi taldeak haratago joateko proposatu zuen, superabita berrinbertitzeaz gain nahitaezkotzat joz “udalek eskumen gehiago behar dutela fiskalitatean eragiteko aukera gehiago izan dezaten, murrizketa politiken aurkako kanpaina gauzatzeko kolaborazioa eta Gobernu zentralari Europako Batzordearekin defizitaren inguruko helburu berriak negozia ditzala exijitzeraino”.
Gai zerrendako zortzigarren eta bederatzigarren gaiak oso paretsuak izanik batera tratatu ziren, taldeek hitz egiteko bi erronda izatea ontzat eman zutelarik. Izandako jarrera ezberdinak eta eztabaida jarraitu ahal izateko bideo-akta ikus dezakezue, zeina beheko aldean uzten dizuegu. Europar Batasunaren eskakizunetatik eta aurrekontu egonkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Legetik eratortzen diren austeritate-politikak baztertzeko Irabazi taldeak aurkeztu zuen mozioa ezetsia izan zen. Mozioaren kontrako bozka eman zuten PSE (6) eta PP (2) taldeek; EH Bildu (3) eta EAJ (3) zinegotziek abstenitu egin zirelarik, alde izanik Ermua Se Puede – Ahal da (1) eta Irabazi (1) alderdiarenak.
Puntu honetan zinegotziek 27 minutuz jardun zuten; 48:47tik hasi eta 1:15:28an amaituz.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n