Ermuko Bake Epailea izateko eskaerak aurkezteko epea zabalik dago

09.02.17
Gizartea

Ermuko Udalak gaur osteguna, otsailaren 9an, zabaldu du datozen lau urteetan herriko Bake Epailea eta haren ordezkoa izateko eskaerak aurkezteko epea.

Pertsonak hautatzeko espedientearen hasiera 2017ko urtarrilaren 31ko Osoko Bilkuran onartu zen, eta atzo, asteazkena, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 27. zenbakian argitaratu zen.

Bake Epailea eta haren ordezkoa izateko aukeratzen diren pertsonek derrigorrez honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Espainiarra izatea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Goi Batxilergoko edo II. Lanbide Heziketako ikasketak edo baliokideren bat izatea gutxienez.
  • Kargua betetzeko gaixotasunik edo oztopo fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Ermuko udalerriko biztanlea izatea.
  • Alderdi politikoen zein sindikatuen kide ez izatea, eta haien zerbitzuan lanik ez egitea.
  • Botere Judizialaren Lege Organikoak 303. artikuluan ezarri dituen ezgaitasun-egoeretako batean ez egotea.

Interesa duten pertsonek euren eskaera aurkeztu dezakete hogei egun naturalen barruan, hau da, datorren otsailaren 28a arte, asteartea, Abiapuntuko bulegoetan. Lehiaketan parte hartzeko eskaera bulegoan bertan edo esteka honetan eskuratu daiteke, eta horrekin batera, titulu akademikoen fotokopiak aurkeztu beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzean, prozesuan onartutako pertsonen zerrenda argitaratuko da Udalaren webguneko Iragarki Oholean, eta aurrerago hautaketa probak egiteko lekua eta ordua zehaztuko dira.

Hautaketa prozesuan, nahitaezkoa eta baztertzailea den proba bat egin beharko da, eta borondatezko bigarren proba bat ere egongo da. Lehenengo azterketan herriari lotutako aspektu ezberdinen inguruko 60 galdera erantzun beharko dira, eta bigarrengoan, aldiz, euskararen jakintza-maila egiaztatzeko aukera izango dute hala nahi duten pertsonek.

Bake Epailea hautatzeko prozesuaren inguruko informazio eta xehetasun guztiak Udalaren webguneko Iragarki Oholean argitaratutako oinarrietan kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.