Emakume palestinarren ahotsak Ermuko Emakumeen Topalekuan

10.02.17
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak indarrak batu ditu Euskadiko UNRWA Elkartearekin eta hiru emakume palestinarren bisita antolatu du datorren asteazkenerako, otsailak 15.

Topaketa arratsaldeko 16:30ean izango da Emakumeen Topalekuan, eta honako hizlariak gerturatuko dira Palestinatik:

  • Ohaila Shomar, SAWAko Zuzendari Orokorra. Emakume palestinar bolondresek osatutako Ekialdeko Jerusalengo elkartea da SAWA, eta indarkeria mota guztien aurka aritzen da. Helburua bakearen kultura sustatzea da, eta indarkeria sexualaren biktima diren emakume eta haurrei babes psikologikoa eskaintzen die, Gainera, emakumeen jabekuntzaren arloan lan egiten du, eta ikastetxeetan genero indarkeriari aurrea hartzeko ekintzak burutzen ditu.
  • Maysoun Qaeasme, WAFAko (Palestinian News and Info Agency) ordezkaria Hebronen eta Woman Active Society of Hebron elkarteko presidentea da, emakumeei formazio profesionala emateaz arduratzen da.
  • Hiba Nuseibeh, WCLACeko (Women’s Centre for Legal Aid and Counselling) komunikazio arduraduna. Ekialdeko Jerusalengo erakunde feminista da, eta giza eskubideak urratzen diren guneetako emakumeei lege babesa, aholkularitza eta babes zerbitzua eskaintzen die.

Eusko Jaurlaritzaren eta beste instituzio batzuen diru-laguntzari esker, hiru emakumeek bisita eta hitzaldi ezberdinak izango dituzte Euskadiko emakumeekin, eta Ermuan izateaz gain, Basaurin, Durangon, Eibarren eta Ondarroan ere izango dira, besteak beste, otsailaren 13tik 22ra bitartean.

Hiru hizlariez gain, Berdintasun Kontseiluko eta Jabekuntza Eskolako programetako parte-hartzaileak ere izango dira topaketan, eta UNRWA elkarteko bi ordezkari egongo dira komunikazioa erraztu asmoz ingelesez hitz egiten duten emakumeen artean.

Helburua emakume palestinarrei eta emakumeen eskubideen defentsari aurpegia jartzea da, emakumeen arteko sarea indartuz, erakundeetan duten parte-hartzea sustatuz eta gizartea aldatzeko sinergiak osatuz.

UNRWA Euskadi Elkarteak (Nazio Batuen Agentzia Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzat) laguntza humanitarioaren, garapenaren eta hezkuntzaren arloetan dihardu lanean aspalditik, eta emakume feminista euskaldunen eta palestinarren arteko elkartasun sare aktiboa mantentzen du martxan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan