Hogei podium inguruk osatu dute Aitor Hernándezen ziklokross denboraldia

13.02.17
Kirolak

Amaitu da 2016/2017 ziklokros denboraldia, eta Aitor Hernándezen (Specialized-Ermua Impulso) neguko kanpainaren balorazioa egiteko unea iritsi da. Txirrindulari ermuarrak sei garaipen eta beste hamabi podium lortuta itxi du denboraldia. Gainera, Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Challengea irabazi du, eta udaberrian eta udan izandako cross country lasterketatan sei garaipen eskuratu ditu.

"Ez da orain arteko denboraldirik onena izan, baina hala ere ia hogei podium eskuratu ditut, UCIko garaipen bat eta RFECen rankingean eta Espainiako Kopan bigarren postuak barne. Lortutakoarekin nahikoa gustura egoteko moduan nago; izan ere, kontuan hartu behar da azkenengo urtean Espainiako ziklokros maila asko igo dela", azaldu du Aitor Hernándezek azkenengo hamabi hilabeteen inguruan.

"Nazioarteko lasterketetan ez naiz nahi bezain ondo aritu, baina hala ere uste dut azpimarragarria dela Rucphen bezalako maila altuko proba batean zortzigarren postua eskuratu izana. Orokorrean, ordea, denboraldi ona izan da", adierazi du Hernándezek, eta honela amaitu du: "Helburua hobetzen joatea da beti. Urrian lokatzetan lehiatzen hasi nintzenetik gauza bera esan dut. Denboraldian zehar nabaritzen joan da aurrerapena, beraz, prestakuntza ona izan da. Argi dago, ordea, beti hobetu daitekeela; bestela, zein izango litzateke helburua?".

Bestalde, txirrindulari ermuarrak bere babesle guztiek denboraldian zehar emandako laguntza eskertu nahi izan du, Specialized eta Ermuko Udalarekin hasita, RogerSport, Dorwa, Towcar, Powerbar, Ciclos Yurrebaso, Agirre Kirolak, Bergara Pneumatikoak, Rotek, Romanelli, NTS, Decomesa, JAM Design, Roodol, X-Sauce, Nagane eta Zurich aipatuz.

Jarraian Aitor Hernándezek 2016/2017 denboraldian lortutako emaitza guztiak ikus daitezke.

  • Ziklokrosa:
    • Sei garaipen: Manlleu (C2 UCI eta Espainiako Kopa), Berriz (Euskadiko Txapelketa), Fresno de Rodilla, La Garriga, Vic eta Oñati. Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Challengeko irabazlea.
    • Bost bigarren postu: Medina de Pomar, Abadiño, Legazpi, Beasain eta Ormaiztegi. Gainera, bigarren Espainiako elite mailako Kopan eta estatuko rankingean.
    • Sei hirugarren postu: Laudio, Muskiz, Les Franqueses del Vallès, Asteasu eta Elorrio (C2 UCI eta Espainiako Kopa); eta Urduña.
    • Laugarren Euskadi-Basque Country Challengean.
    • Bosgarren Espainiako Txapelketan eta Karrantzan (C2 UCI eta Espainiako Kopa).
    • Seigarren Zuian (C2 UCI eta Espainiako Kopa) eta Igorren (C2 UCI).
    • Zortzigarren Rucphenen (C2 UCI, Herbehereak).
    • 29. Maldegemen (C2 UCI, Belgika).
    • 30. Hoogstratenen (C1 UCI, Belgika).
    • 34. Fiuggin (Munduko Kopa, Italia).
    • 38. Zolderren (Munduko Kopa, Belgika).
    • 39. Lillen (C1 UCI, Belgika).
    • 48. Mundialean (Luxenburgo).
    • 51. Hoogerheiden (Munduko Kopa, Herbehereak).
  • Cross country:
    • Sei garaipen: Burgoseko Itzuliko sailkapen orokorrean, Zallan (Euskadiko Txapelketa), Getxon, Erandion (Euskadiko Opena), Zangotzan eta Arazurin (Rural Kutxa Kopa).
    • Bigarren Pasaian (Euskadiko Opena) eta Burgoseko Itzuliko bigarren eta hirugarren etapetan.
    • Hirugarren Burgoseko Itzukiko lehen etapan.
    • Laugarren Izkuen (Euskadiko Opena).
    • Hamargarren Lizarran (Superprestigio).

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke