'Los del túnel' komedia eta Ang Lee zuzendariaren azken lana izango ditugu asteburu honetan Ermua Antzokian
Ostegun honetan hasiko da Ermua Antzokiko asteko zine programazioa, ohiko zineklub saioarekin. Eugene Green zuzendariaren Le fils de Joseph film frantziarrak emango dio hasiera programazioari. Familia arteko harremanak ardatz dituen tragikomedia da. Vincent bere aita nor den ezagutzen ez duen nerabea da, amak ez baitiko sekula esan nor den. Parisko editore ziniko bat dela konturatzen denean, mendekua hartzea erabakitzen du, baina bidean oztopoak topatuko ditu. Ohikoa denaren eta garrantzitsua denaren artean dantzan dabil Le fils de Joseph, eta poztasuna erakusten du. Xarmaz eta gustu onez beteriko filma da, ironiaduna eta asegarria. Le fils de Joseph ostegunean 20:30ean eskainiko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialeko programazioa larunbatean hasiko da 19:30ean Ang Lee zuzendariaren Billy Lynn azken lanarekin. Sentido y Sensibilidad, Tigre y Dragón, Brokeback Mountain eta La vida de Pi film ederren egileak gerraosteko drama bat dakar oraingoan, Irakeko gerratik itzultzen direnek aurkitzen dituzten zailtasunak kontatzen dituena. Billy Lynnek hedabideetan jarraipena izan duen borrokan biziraun du. AEBetara itzultzean, bere unitatea eta bera heroiak bezala tratatzen dituzte, eta Irakera bueltatu aurretik, herrialdean zehar promozio bira egingo dute. Kritika banatu egin da satira zorrotz eta xurgatzaile honen aurrean, ospeak eta tropek sufritzen duten miseriak txunditzen duten herrialde baten irudia baita. Gainera, Billy Lynn segundoko 120 fotogrametan filmatutako lehenengo pelikula da. Larunbataz gain, Billy Lynn igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean ere emitituko da.
Asteburuko bigarren film komertziala Los del túnel izango da, Pepón Monterok zuzendutako eta Arturo Valls, Natalia de Molina, Raúl Cimas eta Neus Asensik antzeztutako komedia dibertigarria. Hamabost egunean tunel batean harrapatuta egon eta biziraun ostean, orain erronkarik handienari egin beharko diote aurre: bizitza normalean bizirautea. Taldeko komedia da, oso dibertigarria eta argia, umore baldarretik urrun, xelebrea eta zorrotza. Urteko komediarik onenetako bat, ezbairik gabe. Los del túnel larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.
Haurrentzako saioari dagokionez, igandean 17:00etan Blinky Bill, el koala eskainiko da. Blinky koala bat da, eta bere ametsa bere aitaren pausoei jarraitzea da, bidaia batean desagertu zen esploratzaile famatua. Bizi den herri txikira aitaren kokapenaren inguruko pista berriak iristen direnean, Blinky haren bila joateko prestatuko da. Animaziozko pelikula dibertigarria da, abenturaz eta ezustekoz betea.
Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Ermua Antzokiaren mikrositera.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan