Ausartzen al zara piroporik sortzaileena botatzera?

14.02.17
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak hamargarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoan bultzatzea da.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, euskarazko piropoa papertxo batean idatzi behar du, adina eta telefonoa adieraziz. Guztia paperean idatzi eta gero, liburutegian jarriko den kutxatxoan sartu beharko du. Beste aldetik, emailez bidaltzeko aukera ere badago, ondoko helbidean: euskara@udalermua.net.

Parte hartzen duten pertsonak hiru mailatan banatuko dira, eta kategoria bakoitzean irabazle bat hautatuko da. Honakoak izango dira sariak:

  • 15 urtetik beherakoen mailan: 50 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik beherakoen mailan: 100 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoen mailan: bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua Donostiako La Perla jatetxean.

Piropoak gaur, otsailak 14, San Balentin egunetik hasi eta martxoaren 12ra arte aurkeztu daitezke. Ondoren, epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko ditu, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen.

Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin