Miss Caffeina taldearen synth pop doinuak Ermura iritsiko dira ostiralean

15.02.17
Ermua Antzokia

Detroit du izena Miss Caffeina taldearen azken lanak, eta laukote madrildarra Ermua Antzokian izango da ostiral honetan abesti berrienak aurkezten.

Zazpi urte daramatza jada Miss Caffeinak pop doinuak sortzen, eta 2010ean zehaztu zuten euren bidea Imposibilidad del fenómeno lehen lana argitaratuta. 2011. urtean Rolling Stone aldizkariaren Errebelazio Artista saria jaso zuten, eta gaur egun belaunaldi-ereserkiak sortzen espezialistak izaten jarraitzen dute. Madrildarrek synth pop-era daramatzan bideari jarraitzen diote, baina beraien funtsa eta ezaugarriak galdu gabe, etorkizun handiko banda izanik une honetan.

Miss Caffeina taldeko kideek pazientzia izan dute, eta ekin eta ekin ibili dira beraien talentu propioa finkatu arte, gero eta jarraitzaile gehiago lortzen ari direlarik. Beraien zuzenekoetan, eragingarriak eta gartsuak, gero eta entzule gehiago biltzen dira, eta beraien izenak badu bere tokia estatuko jaialdirik garrantzitsuenetako karteletan. Oraingoan, Ermua Antzokira datoz beraiekin gozatzeko aukera eskaintzera.

Kontzertua ostiral honetan izango da 22:15etik aurrera, eta sarrerak salgai daude jada 12 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko lehiatilan.

Giroa alaitzen joateko, euren azken kantuetako bat uzten dizuegu, Ácido:

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan